Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Indarkeria matxistaren kontrako manifestaziora deitu du Udalak

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udalak. Aho batez onartu dute adierazpen hori udal talde guztiek, eta bertan, indarkeria matxistaren "egitura izaera" nabarmentzearekin batera konpromisoa agertu dute emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko.

Zazpi udaltzain plaza atera ditu lehiaketara udalak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/11/25

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udalak. Aho batez onartu dute adierazpen hori udal talde guztiek, eta bertan, indarkeria matxistaren “egitura izaera” nabarmentzearekin batera konpromisoa agertu dute emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko. Esku hartzearen alor guztietan ekintzak proposatu dituzte halaber, “prebentzioa, hautematea, arreta, babesa, koordinazioa eta justizia, arreta berezia jarrita biktimei eta bizirik atera diren pertsonei erreparazioa ematean”.

Udalak gainera, bere egin du Errenteria-Orereta indarkeria matxistarik gabeko gune gisa eraikitze ardura eta lehentasunezko konpromiso politikoa berretsi du indarkeria mota horren adierazpide guztien kontrako borrokan, “egiturazko jatorrian eta betikotzen duen normalizazioan eraginez, ordena sozial patriarkala ezinbestez aldatzeko, eta  emakumeak libre biziko diren justizian eta berdintasunean oinarritutako elkarbizitza eta emakumeen eta gizonen arteko harreman ereduak errealitate bihurtzeko xedez”.

Feminismoari erreparatu diote adierazpen horretan; errealitate bat aipatzeak ikusgai bihurtzen duela erakutsi diela feminismoak esan dute, “indarkeria bere adiera guztietan, gizonen eta emakumeen arteko egiturazko ezberdintasunak mantentzeko tresna  den heinean, ikusezin bihurtu da; alderdi pertsonalei garrantzi handiegia ematen zaie eta ikusarazi nahi digute indarkeriazko gertakariak arrazoi pertsonalen ondorio direla eta  ez arrazoi sozialen ondorio”. Indarkeria adierazpen jakin batzuk aipatu eta salatzea ez dela nahikoa esan dute, gertakariaren arrazoietara jo behar dela  erantsita, “sustraira jo behar da, eta hori egitea erakundeon ardura ere bada”.

Indarkeria matxista pairatu dutenei erreparaziorako tokiko ekintzen gida b at prestatzeko lanean ari direla  udaletako berdintasun teknikariak aipatu dute. helburua,  indarkeria matxista pairatu dutenek ordaina jasotzeko duten eskubidea praktikan jarri eta zehaztu ahal izan dezaten da, udal eskumenaren esparruan.

Sei puntu ditu adierazpenak: Indarkeria matxista pairatu dutenen eskubideak arreta prozesu osoaren erdigunean jartzeko konpromisoa hartu du udalak, eta horretarako, Emakumeen Etxea erreferentziazko gune gisa identifikatu du; Emakumeen Mundu Martxak bultzatutako indarkeria matxistaren aurreko erantzun protokoloa bere egin du udalak, gai horien salaketa eta gizarteratzean mugimendu feministari lidergotza aitortuz eta bidea eskutik egiten jarraituz; alor horretan erantzukizuna duten erakunde guztien arteko lankidetza sare eta koordinazioa sustatzeko konpromisoa hartu du;  talde feministekin eta tokiko emakumeen elkarteekin modu estuan lankidetzan jarraitzeko konpromisoa bere egin du, berdintasun politikak eta ekintzak diseinatzeko, indarkeria matxista pairatu eta bizirik atera diren pertsonei arreta eta erreparazioa eskaintzeko. Lanketa horretarako erreferentziako gune izendatu du udalak Errenteriako Berdintasun Kontseilua;  neska, gazte eta emakume helduei zuzendutako jabekuntza jarduerak sustatzeko konpromisoa berretsi du eta horretarako Eskola Feminista zein Emakumeen Etxeko programazioa tresna garrantzitsu gisa identifikatu ditu; eta azkenik, herritar guztiak deitu ditu gaur 19:00etan mugimendu feministak deitu duen manifestazioan parte hartzera modu aktiboan.

Hemen adierazpena hitzez hitz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.