Lezoko kirol talde nagusien asteburuko emaitzak
Asteburu ona izan da oro har Lezoko taldeentzat. Nabarmentzekoa, Allerruren gizonen talde nagusiak liderra gainditu egin zuela Plazetan.
Munttarpeko emakumeek erraz irabazi zuten Urolaren kantxan. Honakoak dira Lezoko kirol talde nagusiek asteburuan izandako emaitzak.
FUTBOLA
Gizonen Erregional Preferentea
- Allerru-Vasconia 2-0
Emakumeen Gorengo Maila
- Allerru-Intxaurdi Oiartzun 2-0
Gizonen Lehen Erregionala
- Orereta Kafea-Allerru 0-2
Gizonen Gazteen Lehen Maila
- Allerru B-Landetxa 1-2
- Beti Ona A-Allerru A 0-5
ESKUBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Lehen Maila
- Urola-Munttarpe 19-27
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Egia-Munttarpe 34-20
ARETO FUTBOLA
Gizonen Euskal Liga
- Tolosala-Jaixki AFT 1-9
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Euskalduna-Gaintxu AFT 4-2
SASKIBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Kurkubi SBK-Bera Bera Amara 39-36
Emakumeen Junior Maila
- Eibar Saskibaloia-Kurkubi SBK 36-45
