San Andres bertso paper lehiaketa, Legorbururen poltsikora
Eibarko ...eta kitto! eelkarteak antolatzen duen bertso paper lehiaketa irabazi du Legorburuk.
Iñigo Legorburu. Eibarko …eta kitto! eelkarteak antolatzen duen bertso paper lehiaketa irabazi du Legorburuk. Nire buruaz beste lana aurkeztu du errenteriarrak, eta gailendu. Eliteko futbolari baten egunerokoaz mintzo da lanean, depresio baten murgilduko den jokalariarena eta zortzi aleko bertso sortan, famaren argilunak azaltzen saiatu da, “fama eta arrakasta pertsonala beti ez dutela eskutik helduta zertan joan adierazi nahi izan dut”.
Azken bi ekinaldietan bigarren gelditu ostean, aurten txapela eta 300 euroak poltsikoratu ditu. Bere bertsoak jende aurrean kantu behar izan zituen sari banaketa unean.
