Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Bideoa] Sistema heteropatriarkalaren soka etetera doaz

Ez gara hiltzen, akatzen gaituzte. Lelo horrekin egin zuten manifestazioa atzo hamarnaka eta hamarnaka lagunek Errenteria-Oreretan Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean. Haserre atera zen mugimendu feminista kalera, baina indartsu.

Hamarnaka lagunek egin zuten bat manifestazioarekin.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/11/26

Ez gara hiltzen, akatzen gaituzte. Lelo horrekin egin zuten manifestazioa atzo hamarnaka eta hamarnaka lagunek Errenteria-Oreretan Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean. Haserre atera zen mugimendu feminista kalera, baina indartsu. Ez da irudi atsegina urteak emakumeentzat utzi duena: Euskal Herrian lau emakume hil ditu indarkeria matxistak eta Oarso Bidasoan, urtarriletik urrira 387 eraso matxista salatu dira datu ofizialen arabera; bortxaketak, kolpeak, irainak, indarkeria psikologikoa… Hamaika aurpegi ditu emakumeen kontrako indarkeriak, hamaika espazio indarkeria matxistak, eta hura ezabatzeko bidea bakarra da: sistema hetereopatriarkala iraultzea, eraldatzea egungo gizarte eredua, deseraiki berria eraikitzeko, eta egiturazkoa den arazoari erantzun integrala ematea.

Argi esan du berriz ere mugimendu feministak: “Sistema  heteropatriarkal kapitalista baliatuz emakumeok aske ez izateko soka baten bidez lotzen gaituzte, lepoa estutu arte, beldurrez inguratu arte, eta arnasa ezin hartzera iritsi arte”. Soka moztu behar da, elikatzeari utzi. Egoera iraultzeko gai direla diote, hala erakusten ari dira Martxoaren 8aren harira egindako protesta erraldoien bidez, besteak beste, eta kalean jarraitzeko asmoa dutela nabarmendu zuten atzo, berriz ere: “Nazkatuta gaude eta ez da abisu bat. Jakin ezazue hemen jarraituko dugula, kalean gertatzen dena salatu eta etxean jasaten dugun indarkeria isilaraziari ahotsa emateko. Ez gaituzte etorkin ezezagunek erailtzen, hiltzailea etxean eta gertu dugu eta ez ditugu egunero entzuten ditugun diskurtso arrazistak sinetsiko”.

Zalantza, gezurra, beldurra, tratu txarrak, pobrezia eta erailketa, horiek direla emakumeen eguneroko kontaketak ere esan zuen atzo mugimendu feministak. Zalantza, emakumeen kontakizuna etengabe ezbaian jartzen dutelako; horren erantzule zuzena, “bortxaketaren kultura legitimatu eta iraunarazten duen” botere judiziala dela salatu zuten. Komunikabideei ere egin zieten erreferentzia, “beren titular eta hizkuntza zekenarekin gure erasotzaileak seme eta bikotekide on gisa aurkezten dizkigute eta beren ekintzei larritasuna kendu. Dei diezaiegun gauzei bere izenarekin: ez gara hilik azaltzen, labankadaka erailtzen gaituzte”. Pobrezia beste ataletako bat, milaka emakumek prekarietate egoeran lan egiten dutelako, etxeko langileek esklabotza baldintzetan ari direlako eta emakumeen lana ikusezin bilakatu dutelako. Icebergaren tontorra, hilketa matxistak. Indarkeria matxistak lau emakume erail ditu aurten Euskal Herrian eta horiek guztiak banan bana ekarri zituzten gogora: “Adineko emakumeak izan dira gehienak eta kasu guztietan beren hiltzailea oso gertuko senitarteko bat izan da”.

Mayie Nerviek 81 urte zituen. Urruñeako (Lapurdi) bere etxean senarrak tiroka hil zuen ekainaren 17an; Chantal Montek (Bardoze, Lapurdi) 72 urte zituen, 20 urte zeramatzan 90 urteko senarrarekin ezkonduta eta hark erail zuen eskopetaz ekainaren 25ean; 72 urte zituen  Alicia Zubirik ere eta abuztuaren 23an, haren semeak erail zuen laugarren solairutik behera botata Iruñeko Iturrama auzoan; Lapurdin izan zen laugarren hilketa matxista. 53 urteko emakume baten gorpua aurkitu zuen poliziak ubelduraz beteta, gizon batek Baionako polizia etxera deitu ostean. Hilaren 2an izan zen hori; hiltzailea, bere senarra.

Gertatutakoa kontatu, eraso bakoitza ikusarazi, eta sistema iraultzeko ahalduntzea autodefentsa feministaren bidetik, hori mugimendu feminista aspaldian urratzen hasi den bidea. Lan itzela egin dute, egiten jarraitzen dute, eta zoritxarrez egiten jarraitu beharko dute bidea ez delako erraza izango, baina bidea egiten hasi dira, eta ez du atzerako bueltarik.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.