Bizikletaren oinarrizko mekanika ikastaroa, emakumeentzat
Abenduaren 9tik 12ra egingo du ikastaro hori eta emakumeei begirakoa da.
Gurpilartea Elkarteak ikastaroa antolatu du bizikletaren oinarrizko mekanika ikasteko. Abenduaren 9tik 12ra egingo du ikastaro hori eta emakumeei begirakoa da.Tailerrak Merkatuzarreko balioanitz gelan izango dira, 18:30etik 20:30era. Parte hartu nahi dutenek, izena eman behar dute aurretik, eta horretarako posta elektronikora mezua bidali edota 675 705 191 telefono zenbakira deitu behar dute.
Ingurumen sailaren laguntzarekin antolatu dute ikastaroa eta Errenteriako emakumeek lehentasuna izango dute.