Herrian erosteagatik, pintxoa opari
Kanpaina abiatu du Errenkoalde elkarteak bezeroak herrian gelditu eta tokiko saltokietan erosketak egin ditzaten.
Kanpaina abiatu du Errenkoalde elkarteak bezeroak herrian gelditu eta tokiko saltokietan erosketak egin ditzaten. Erosketak herriko dendetan egiten dituztenei, pintxora gonbidatuko ditu elkarteak. Pintxoak ostiral arratsaldean, eta larunbat eta igande eguerdian izango dira kanpainarekin bat egin duten tabernetan, eta Nik Errenterian karteltxoarekin identifikatuta izango dira. Kanpina, aste honetan izango da indarrean.
10 eurotik gorako erosketa kanpainari atxikitutako establezimenduetan egiten duten bezeroek, pintxo bonua jasoko dute. 1.700 pintxora mugatu dute kanpaina.
Honakoak dira kanpainarekin bat egin duten tabernek: Arkaitza, Benito, De Cyne Reyna, Gamon 14, Irrintzi, Kerala; Sindikato, Touring, Xera eta Zuzen.