Hiesa eta sexu transmisiozko gaixotasunak, mahai gainera
Hiesa eta sexu transmisiozko beste gaixotasun batzuk, egoera eta gaurko erronkak. Izenburu horrekin mahai ingurua egingo dute bihar 19:00etan udal pleno aretoan Hiesaren Nazioarteko Egunaren aitzakiapean.
Hiesa eta sexu transmisiozko beste gaixotasun batzuk, egoera eta gaurko erronkak. Izenburu horrekin mahai ingurua egingo dute bihar 19:00etan udal pleno aretoan Hiesaren Nazioarteko Egunaren aitzakiapean. Mahai inguruan Jose Antonio Iribarren Loiarte Donostiako Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzuko buruak, Josep Maria Tormes bizirik atera den aktibista katalanak, eta Antonio Arraiza Armendariz Osakidetzako Osasun Programen Koordinatzaile Kooperatiboak hartuko dute parte.
Errenteria-Oreretako LGTBI mahaiak antolatu du mahai ingurua.