Parketarrak egitasmoaren bigarren saioa, gaur
Karlos Saldise plazan bilduko dira haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasteko.
Lezo Herri Eskolako Euskara Talaia gurasoen taldeak biharko (hilak 29, ostirala) antolatu du Parketarrak egitasmoaren bigarren saioa. Joan den ostiralekoan bezala, jolasen bitartez familiartean ere, parkean, euskaraz aritzeko egitasmoa burutuko dute.
Biharko hitzorduak bi dira: 17:00etan, Karlos Saldisen, 3-5 adin tarteko haurrek eta haien gurasoek Zabu Ziburen laguntzaz topaketa egingo dute; 18:00etan, 6-9 adin tartekoen txanda (ez da beharrezkoa gurasoek laguntzea) Txirrintxon jarduerari ekiteko.