'Soy una tumba' film laburrik onena
Lan ugari eta kalitate gero eta handiagoa, hori da Errenteria Film Laburren Jaialdira urtero aurkezten dituzten lanen ezaugarri nagusia.
Lan ugari eta kalitate gero eta handiagoa, hori da Errenteria Film Laburren Jaialdira urtero aurkezten dituzten lanen ezaugarri nagusia. Guztein artetik, Khris Cembe galiziarraren Soy una tumba izan da sari nagusia irabazteko aldeko iritzi eghien jaso dituena, eta beretzat izan da Ion Arretxe Sari Nagusia. Igandean egin zuten sari banaketa Niessen Kulturguneko auditorioan. Film labur dokumental onenaren sariak Medvedek, ainhoa Gutierrez del Pozoren lanak eskuratu du, eta animazio film onenaren Juanba Berasategi saria, berriz, Izibine Oñederraren Lursaguak film laburrarentzat izan da.
Fikzio sailean, Chema Gracia Ibarra eta Ion de Sosaren Leyenda Dorada saritu du epaimahaiak. Mateoren ama, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagaren film laburra izan da aurkeztu direnen artean euskarazko onena; publikoaren saria ere azken horrek eskuratu du. Zuzendari gazteen film labur onenaren saria Jesus Pascualen Mi Arma filmarentzat izan da.