Taloak egiteko ikastaroa, abenduaren 10ean, Tiñelun
18:00etan hasiko da ikastaroa, eta edonor joan daiteke.
Abenduaren 10ean, asteartea, taloak egiteko tailerra antolatu dute Tiñelu elkartean. 18:00etan hasiko da. Egitasmoaren antolatzaile Pasaia-Lezo Lizeoa, Tiñelu elkartea, Hezikuntza Lezo Herri Eskolako guraso elkartea, eta Oroitzene AEK dira.
San Tomas Eguna hurbil izanda, bertarako taloak egiten ikasteko aukera aproposa da.