Tokiko merkataritzaren 'photocalla' Trintxerpera eramango dute
'Nik Pasaian' lelopean tokiko merkataritzari atxikimendua adierazteko argazki sesioa antolatu dute larunbatean Trintxerpen, 11:30etatik aurrera.
Urteak dira, tokiko komertzioak egoera larria bizi dutela, batez ere, globalizazioak kontsumo ereduak dituelako. Tokiko komertzioak haien lekua bilatzen ari diren honetan, Pasaiako Laurak Bat Elkartea herriko komertzioak suspertu nahi ditu, herritarren parte hartzea sustatuz.
Gakoa, pasaitarren atxikimendua erakartzea izango da. Pasaian 160 denda eta komertzio daude eta horiek eragin zuzena dute herriko ekonomian, lanpostuetan eta garapenean. Laurak Bat-en helburua, 160 komertzioen atzean dauden baloreak gizarteratzea da, herritarrek haien garrantziaz jabetu daitezen.
Horretarako herritarrak eta merkatariak batzeko atxikimendu argazkiak aterako dituzte Nik Pasaia lelopean larunbatean 11:30etatik aurrera Trintxerpeko Euskadi etorbidean.
Bertaratzen direnak, photocall bat topatuko dute eta argazkia egiteaz gain, herritarrek herrian erosten dutela esateko aukera izango dute, Nik Pasaian dioen kartela eskuan dutela. Argazki guztiak, Errenkoalderen Facebook eta Instagram kontuen publikatuko dira, baita Nik Pasaian egitasmoaren webgunean ere.
Bihar bestalde, Nik Oiartzunen lelopean, festa txiki bat egingo dute Done Eztebe plazan. 16:30ean hasiko da Itturri Ginkana, Abaraxkak gidatuta; ludotekakoek marrazki tailerra egingo dute.