Droga trafikoa leporatuta gizon bat ari dira ikertzen
3,5 marihuana kukulu kilogramo, 241 gramo haxix, bi doitasun balantza eta drogaren salmentatik lortutako dirua aurkitu zituzten bertan Segurtasun Sailak azaldu duenez.
Ertzaintza 39 urteko gizon bat ikertzen ari da droga trafikoa egotzita. Hainbat bizilagunek Ertzaintzari jakinarazi zioten lokal baten pertsonen joan etorri handia zegoela eta usain handia ateratzen zela bertatik. Ertzaintzak astelehenean jarritako dispositiboaren bidez, lokal horretatik irten ziren hainbat droga kontsumitzaile identifikatu zituzten eta baieztatu zuten hainbat sustantzia erosi zituztela bertan. Zelatatzen ari ziren lokalera sartu, eta miaketa eginda 3,5 marihuana kukulu kilogramo, 241 gramo haxix, bi doitasun balantza eta drogaren salmentatik lortutako dirua aurkitu zituzten bertan Segurtasun Sailak azaldu duenez.
THC kopuru handia zuten bapeatzeko bederatzi kapsula ere atzeman zituzten. Segurtasun sailak azaldu duenaren arabera, %70tik gorakoa zen eta ez dago onartuta halakoen salmenta dago Espainiako Estatuan osasunarentzat kaltegarria izan daitekeelako.
Gizonari droga trafikoa egotzi diote eta epaitegira joan beharko du deklaratzera deitzen diotenean.