U30eko greba prestatzen hasi da LAB
Mintegia egin du gaur goizean Oarso Bidasoko LABek Errenteria-Oreretan-2020ko urtarrilaren 30ean pentsio eta bizitza duinen alde antolatutako greba prestatzen hasteko.
Mintegia egin du gaur goizean Oarso Bidasoko LABek Errenteria-Oreretan-2020ko urtarrilaren 30ean pentsio eta bizitza duinen alde antolatutako greba prestatzen hasteko. Greba deialdiarekin bat egin dute pentsiodun eta erretiratuen elkarteek, mugimendu feministak gazte mugimenduak, ikasleek, eta sindikatuek. LABek azaldu duenez, U30eko greba orokorra, azken hamarkadetan ezarritako lan eta bizi baldintzen prekarizazio prozesua geldiarazi eta euskal herritarren eskubideen aldeko bideari ekiteko mugarria izango da, “patronalaren aurrean langileon agenda indartzea, instituzioak egiten ari diren politika publikoak aldatzea eta geure bizitzen gainean erabakitzeko eskubidea geureganatzea da bide horren helburua”.
1.200 euroko gutxieneko soldata, 1080 euroko gutxieneko pentsioa, pentsio eta soldata arrakalarik ez, 35 orduko lanastea eta Euskal Herrian erabakitzea eskatuko dute besteak beste, U30eko greba orokorrean.