Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

[Galeria] Nere Mujikak eta kantu jirek jaso dituzte Oarsorrak Euskararen Sariak

Ostiralean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan egin zuten sari emate ekitaldia. Une hunkigarri asko izan ziren.

Saridun guztien irudi orokorra.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2019/11/30

Ostiral arratsaldean egin zuten Donibaneko Juanba Berasategi aretoan -lepo bete zen- 2019ko Oarsoarrak Euskararen Sarien sari emate ekitaldia. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak osatutako epaimahaiak Nere Mujika euskaltzale errenteriarrari eta herrietako kantu jirei eman zizkien sariak. Naroa Iturri eta Joxe Juan Ugalde kazetariek gidatu zuten saioa.

Une hunkigarriz betetako ekitaldia izan zen, batik bat, sarituek euren oroigarriak eskura jaso zituzten uneak. Nere Mujikak, saria jaso aurretik ere, hizketaldi mamitsua egin zuen. Eskerrak eman zituen saria jaso duelako, eta adierazi, etxetik datorkiola euskara, “gurasoek eman zidaten euskara”. Euskararen alde egindako ibilbidea errepasatu zuen Herreran jaiotako errenteriarrak, irakasle izan zenekoa, Errenterian arlo askotan egindako lanarena, familian eta hainbat eragiletan egindakoa… Bertsoa eskainiz bukatu zuen haren tartea, eta esan zuen, saria hari eman badiote ere, denena dela, “nik adina lan egindakoak badaude. Zuena eta haiena ere bada sari hau”. Ikusgarria izan zen jaso zuen txalo zaparrada.

Kantu jirako ordezkariek jaso zituzten oroigarriak ondoren. Errenteriako, Lezoko, eta Pasaiako lau barrutietako kantu jiretako bina ordezkari igo ziren oholtzara saria jasotzera. Haien izenean, San Pedroko kantu jirako ordezkari Gema Cesek esan zuenez, kantu jirak euskara kalera ateratzeko, pozez eta alaitasunez, iniziatibak dira. Eta egindakoa eta egingo dutena balioan jarri zituen. Euskara kaleetako txokoetara eramaten dituzte Oarsoaldeko kantu jirek.

Udal ordezkariek ere tartea hartu zuten euren ekarpena egiteko. Pasaiako Udaleko Euskara zinegotzi Loreto Osa eta Oiartzungo Josu Delgadok hitz egin zuten. Eguneroko lan isilari aitortza egitea beharrezkoa ikusi zuten, eta euskararen normalizazioan eta zabalkundean lanean ari direnei aitortza egitea beharrezkotzat ikusi zuten, beti ere, euskara bazterretik erdigunera pasaz. Horretarako, erakundeen eta herritarren elkarlana beharrezkotzat eman zuten, euskararen kudeaketa eremu guztietara eraman behar dela, alegia.

Ikuskizunakn

Sariak emateaz gain, ekitaldi osoa izan zen ostiralekoa. Hala, Tio Teronen Semeak taldekoek dantza emanaldia egin zuten, Hamaika Buelta antzerki taldekoek gogoeta saioa egin zuten antzerki bidez, eta Arrate Arozena Nere Mujikaren alabak, abesti hunkigarria eskaini zien bildutakoei, bereziki amari.

Ekitaldia bukatzeko, denek elkarrekin, Itoitz taldearen Lau teilatu abestia kantatu zuten, EITBren elkartasun maratoian aurkezteko. Behean abestiaren zati bat.



Erlazionatutako edukiaNere Mujika: «Nire zuhaitza euskara da»
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.