Aurrekontuak eztabaidatuko ditu gaur plenoak
Ez ohiko udalbatzarra deitu du gaur Errenteriako Udalak, ez ohiko orduan: 16:00etan hasiko da. Puntu nagusia, aurrekontuei hasierako onarpena ematea proposatuko duena.
Ez ohiko udalbatzarra deitu du gaur Errenteriako Udalak, ez ohiko orduan: 16:00etan hasiko da. Puntu nagusia, aurrekontuei hasierako onarpena ematea proposatuko duena, gaur jakingo da beraz, Ordenantza Fiskalen kasuan gertatu zen bezala —aho batez onartu zituzten alderdi guztiek— adostasun osoz egingo duen aurrera 2020ko udal aurrekontuak, edo gobernu taldearen babesarekin izango den.
Saiakerak izan dira adostasuna lortzeko. Hala jakinarazi zuen gobernu taldeak aurrekontu proiektua aurkezteko garaian eta PSE-EEk berak ere ez dituela ateak itxiko gaurko plenora arte jakinarazi zuen pasa den ostiralean beren proposamenak aurkezteko egindako agerraldian. Aho batez onartzekotan, historikoa litzateke, orain arte ez delako aho batez aurrekonturik onartu.