Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Denboraldia amaitzeko apustu bikoitza egin du EMKEk

Urtearen balantzea, ikasturtea amaitzeko egin duen apustu bikoitza eta 2020 urteari begira antolatutakoen ildo nagusiak marraztu zituen atzo EMKE Musika Bandak.

Aitor Mitxelena, Carlos Rodriguez Albistur, Aizpea Otaegi, Josu Mitxelena eta Garazi Lopez de Etxezarreta. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/12/03

Urtearen balantzea, ikasturtea amaitzeko egin duen apustu bikoitza eta 2020 urteari begira antolatutakoen ildo nagusiak marraztu zituen atzo EMKE Musika Bandak. Pozik urteak emandakoarekin eta bere emanaldiak izan duten erantzunarekin, hala azaldu ziren Josu Mitxelena Musika Bandaren lehendakaria,  Carlos Rodriguez Albistur eta Aitor Mitxelena zuzendariak, Aizpea Otaegi alkatea eta Garazi Lopez Etxezarreta Errenteria Musikal Patronatuko lehendakaria.

Publikoaren harrera bikaina, eta proposamen berriak izan dira ikasturtearen ardatza nagusiak; urtea amaitzeko berriz, proposamen bikoitza dakar EMKEk. Lehenengo hitzordua, hilaren 8an (igandea)  Juan Frantzisko Petriarena Xenpelar bertsolariaren heriotzaren 150. urteurrenaren harira egingo duen kontzertua. Xenpelar Bertso Eskola eta EMKEk elkarlanean prestatu dute emanaldia eta Mitxelenak nabarmendu zuenaren arabera, Xenpelarren figura gaurkotzea da xedea, “eta 1910 urteko argazki ezagun batean jasotako kontzertu formatua berreskuratu aldi berean. Publikoa eta musikariak zirkulu baten inguruan elkartzen dira, eta erdian, bertsolaria eta zuzendaria arituko dira”. Ibiltaria izango da Xenpelarren omenezko kontzertua eta  Xenpelar Kultur Etxetik abiatuta, Foru plazara joko du, Xenpelarren omenezko eskultura ondora, eta udal arkupeetan amaituko da. 12:30ean izango da kontzertua.

Bigarren hitzordua urtea amaitu aurretik haurrei begirako kontzertua izango da. Hilaren 15ean, igandearekin, Gabonetako kontzertuaren protagonista bihurtuko dira haurrak EMKE Musika Bandari esker. Hainbat pertsonaia abestu, dantzatu eta jolastuko dira umeekin. DJ Porru barne, “proposamen berritzaile batean”. Kontzertu horretarako sarrerak salgai daude dagoeneko Niessen Kulturgunean, 5 euroan. Azkar saldu ohi direla nabarmendu zuen bandaren presidenteak, eta azkar erostera animatu zuen jendea”. Bi emanaldi horiez gain, hilaren 24ko goiz goizeko Gabonetako Diana klasikoa aipatu zuten bandaren ordezkariek, hainbat eta hainbat Olentzerotan parte hartzearekin batera.

Horiek urtea amaitzeko EMKEk aurretik dituen erronkak, ez nolanahikoak, baina atzo arratsaldeko agerraldian gainera, 2019ak amaitu aurretik utzi duenaren balantzea ere egin zuten. Denboraldia, “oso positibotzat” jo zuten: “9.800  lagun baino gehiago pasatu dira gure kontzertuetatik 2019an”. Denboraldiaren kontzertu esanguratsuenen artetik martxokoari egin zion erreferentzia Mitxelenak, baita, Zaharrak berri adinekoei eskainitako kontzertua ere. Musikaste 2019ren kontzertua, Euskal Eskola Publikoaren Egunean egindakoa, Iruñerako La Pamplonesaren 150. urteurrenarena, Xanti eta Maialenen 100. urteurrena, uztailaren 25eko kontzertua Elisa de Prieto eta Piratarekin aipatu zituen besteak beste.

San Inazio Egunaren harira herriko abesbatza herrikoi guztiekin egindako herri ahotsa emanaldia ere ekarri zuen gogora atzoko agerraldian Mitxelenak, “Atlantikaldian Andra Marirekin batera egindako Itsasoaren Enbatak emanaldia, herri herri musikaz historian zehar edota ekitaldi nagusia izan dugun Golden Apple Xey kontzertua ere izugarriak izan dira; azken horretan, 700 ikusle izan genituen, eta urtarrilaren 2an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian emango dugu”.

Arrakastatsua

Laburbilduta, arrakastatsua izan du denboraldia EMKEk: “Denboraldiko kontzertu esanguratsuenetarako proposamen eszeniko berriak egokitzeko eta aztertzeko prozesuan sakontzen jarraitu nahi izan duguna. Duela urte batzuk jarri genuen abian prozesu hori, plan estrategiko baten barruan; plan horren helburu nagusiak ziren eta egun dira, gure proposamen musikalak eta eszenikoak hobetzea eta berritzea, baita gure kontzertuetan parte hartzeko prozesu bati ekitea ere. Finean, gure kalitate musikala eta proposamen eszenikoen hobetzea eta berritzea ekarriko digun prozesua, eta gurea bezalako talde batek bete behar duen funtzio soziala finkatuko dituen”.

Atzerako begirada balantzea egiteko, baina aurrera begira ere jarri ziren EMKEko ordezkariak. Lehen hitzordua, aurretik aipatu bezala, 2020ko urtarrilaren 2an Victoria Eugenia Antzokian  Golden Apple Xey emanaldiarekin. Urtarrilaren 6an, berriz Urte Berriko kontzertua emango du bandak 12:30eran Foru plazan.

2020, inflexio puntua

2020ko denboraldiari begira, bandaren historia luzean —156 urte baino gehiago ditu— inflexio puntua izango dela esan zuten, “denboraldi honek EMKE etorkizunari begira jarriko du, aipatu proposamena berriak egokitzeko eta aztertzeko prozesuan arreta jarriz”. Denboraldi berriaren gaineko datu bat ere eman zuten: hogei proposamen berritzailetik gora bilduko ditu. Ardatza nagusiak, berriz, hiru izango dira: Errenteriaren 700. urteurrena ospatzea, horretan aktiboki parte hartuz; Lekuonaren inaugurazioa; eta Ludwing van Beethovenen jaiotzaren 250. urteurrena.

700. urteurreneko ekitaldiei dagokienean musika eta historia uztartzea izango dutela helburu azaldu zuen Mitxelenak atzo, “gure herriaren historia herritarrengana modu erakargarri eta erraz batean zabalduz; Errenteriaren pasarte historikoak eta kokapen historikoa batuko dituen proiektu ibiltaria, hainbat jarduerarekin”.  2020a kontzertu handien eta proposamen eszeniko ikusgarrien urtea izango dela esan zuen azkenik, EMKEn dugun musiko eta giza kalitateari esker egin ahal izango diogu aurre denboraldi berriari”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.