Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
Euskararen Eguna

Euskarari kolore berdea Herri Eskolan

Gaur, Euskararen Egunaren harira, ekitaldiak egin dituzte Lezo Herri Eskolan. Erabileran eragin dute egunotan, jolas batekin.

Herri Eskolako ikasleak, gaur, jolastokian.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/12/03

Lezo Herri Eskolan Euskararen Egunaren barruko ekitaldiak egiten ari dira gaur. Egun berezia. Jolasak, dantzak, karaokea, dantzaldia eta bestelako jarduerak egin dituzte, batetik egunaz gozatzeko, bestetik euskararen erabilerari bultzada emateko.

Gaurkoa, Euskararen Astearen barruko ekitaldia izan da. Eta horren barruan, iniziatiba berezia egin dute: Botilaren ekimena. Horren arabera, ikastetxeko gela bakoitzak botila bat zuen, barruan bi mezurekin —bat gelarako, sari antzekoa gordeta zuena; besteak atzo egin zuten ekitaldi baterako, esaldi baten hitz bat zuena—; eskolako korridoreetan euskararen erabileraren arabera, botila hori urez bete dute. Hala, bi mezu horiek, botilaren goialdera joan dira, eta ur asko izan dutenek, bi mezuak hartzeko aukera izan dute: batean saria zegoen, bestean hitz bat, atzo erabili beharrekoa.

Aldi berean, euskararen erabileraren neurketa azaleratzen zuten botila horietan, koloreak bota dituzte: euskara gehien, hau da, beteen zeuden botiletan kolore berdea bota dute; besteetan, laranja —erabilera ertaina— eta gorria —erabilera eskasa—. Koloreztatutako likido botilak, denak, ontzi handi batera bota zituzten atzo: koloreen nahasketaren emaitza berdea izan zen, hau da, azken astean euskararen erabilera handia izan da Herri Eskolan.

Ikasleak, Euskararen Asterako erabilitako leloarekin, eta ‘Botilaren ekimena’ jardueran osatutako esaldiarekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.