Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Etxeko langileen errealitatea, Emakumeen Etxean

Hilabete honetarako agenda oparoa atondu du Emakumeen Etxeak. Hitzaldiak, antzerkia, eta liburu aurkezpena antolatu dituzte, besteak beste.

Emakumeen Etxean aurretik egindako beste mahai inguru bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/12/04

Egitarau oparoa antolatu du Emakumeen Etxeak abendurako ere, eta agendari hasiera emateko etxeko langileen errealitatea azaleratuko du. Gaiaren gaineko hausnarketa egingo dute eta horretarako, SOS Arrazakeria Gipuzkoak aurkeztu egingo du joan den ekainean Jone Urionaguenak etxeko langileen egoerari buruz egin zuen azterketa. Ostegunean (hilak 5)  18:00etan hasiko da aurkezpen hori. Horrekin batera, Chica seria y responsable film laburra emango dute; etxeko langileen taldeko sei kideren testigantzak eta esperientziak bilduta daude filmean, eta protagonistetako batekin eztabaidatzeko aukera zabalduko dute gero.

Guatemala eta Nikaraguako tokiko feminismo komunitarioa ezagutzeko aukera eskainiko du, bestalde Emakumeen Etxeak. Batetik, hilaren 10ean (asteartea) 18:00etatik 20:00etara tokiko feminismo komunitarioa: bizitzaren defendatzaileak izeneko hitzaldia antolatu dute. Lorena Cabnal, Ixina eta Alex Vasquezen arteko elkarrizketak entzungo dira. Hirurak, Iximulew-Guatemalako tokiko feminismo komunitarioaren antzinako sendatzaileen sareko kideak dira eta gorputzari buruz defentsarako lehen lurralde gisa, eta sanazioa bide kosmiko politiko gisa hitz egingo dute, besteak beste.

Bestetik,  Sandinoren biloben aurkako errepresioa hitzaldia antolatu du Emakumeen Mundu Martxak hilaren 20an 18:30ean. Nikaraguan dagoen gobernuaren errepresioa, bereziki feministen aurka ezagutaraziko dute. Iximulew-Guatemalako tokiko feminismo komunitarioaren antzinako sendatzaileen sareko kideek espazio politiko espirituala eskainiko dute amaitzeko.

Antzerkiak ere izango du tartea. Hilaren 12an (osteguna) izango da hori. Ultramarino payasok ekoiztutako Las Chirlas: mision insumision clown ikuskizuna eskainiko dute 18:30ean. Emakumeek barre egiteko lana da. Emanaldiaren ondoren, solasaldia egongo da Oihana Parada eta Esther Bizarro pailazoekin.

Feminismoa %99. Manifestu bat liburua aurkeztuko dute Emakumeen Etxean hilaren 17an (asteartea) 18:00etan. Danele Sarriugarte itzultzailea eta Maider Galardi kazetaria arituko dira liburuaz. Manifestu horrek aldarrikatzen duen ezkerreko feminismoak egungo eredu neoliberalari oposizio bateratua egin dio; emakumeen gehiengoaren egoerak eta premiak erdigunean jarri eta gorabehera politiko, ekologiko, sozial, ekonomiko eta erreproduktiboak aintzat hartu ditu.

Emakumeen Etxeak aste osoan zehar ateak zabalik dituela ekarri dute gogora; astelehen eta ostiraletan, 09:00etatik 13:00etara dago zabalik, eta asteartetik ostegunera arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Telefono zenbakia, honakoa:  943 449 630. Posta elektronikoa ere erabili daiteke Emakumeen Etxearekin harremanetan jartzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.