Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Moita udalerriko ordezkariei harrera egin die Pasaiako Udalak

Portugalgo Moita herria 2020ko Pasaia Itsas Festibaleko gonbidatua izango da, bi herrien iragana, oraina eta etorkizuna itsasoari lotua baitago.

Gertutasuna izan da nagusi gaur Pasaiako udaletxean.
Pasaia
2019/12/04

Pasaian dira dagoeneko Moita (Setubal, Portugal) udalerriko ordezkariak Albaola Itsas Kultur Faktoriak gonbidatuta. Moita izango da 2020ko Pasaia Itsas Festibaleko gonbidatuetako bat, haiek ere itsasoari begira hazi baitira eta itsasoari begira hazten jarraitu nahi dutelako.

Gaur goizean harrera egin die Pasaiako Udalak Arizabalo jauregian. Udala da Pasaia Itsas Festibalaren beste antolatzaile nagusia eta ondorioz, indar politiko guztietako zinegotziak zain izan dituzte Moitako ordezkari publikoek. Xabier Agote Albaola Itsas Kultur Faktoriako presidentea ere bertan izan da.

Talde politiko guztien ordezkariek egin diete harrera Moitakoei.

Pasaiako Alkate Izaskun Gomezek, bi herriak batzen dituen elementua nabarmendu du, itsasoa “bion garapena itsasoari lotutakoa da ezinbesteak. Zuek ibaiaren ikuspegitik begiratzen diozue eta guk portuaren ikuspegitik”. Moita Setubalgo barrutian dago kokatua, Lisboatik nahiko gertu, baina Tajo ibaiaren estuarioaren beste aldean. Faktore demografiko, geografiko eta historiko amankomunak dituzte Pasaiak eta Moitak.

XX. mendean, Pasaia portugaldar askoren etxea bihurtu zela gogorarazi du alkateak, “pasaitar osoak dira, eta esango nuke gure udalerrian Europar Batasuneko atzerritar kolonia handiena direla. Hori dela eta, ez da batere bitxia portugesa entzutea gure kaleetan”. Gertutasun handia erakutsi diete alkateak zein beste ordezkariek, eta Pasaian “etxean bezala” sentitzeko eskatu diete.

Herriez haratago, Portugal eta Euskal Herriko marinelei aitortza egiteko aukera izango da Itsas Festibala, “500 urte bete dira aurten, Fernando Magallaes eta Juan Sebastian Elkanok gidatutako espedizioak munduari lehen bira eman zionetik. Haiekin batera Euskal Herriko eta Portugalgo marinel ugari zeuden”, adierazi du Gomezek.

Ekitaldi xumeari amaiera emateko opariak eman dizkiote elkarri; udalerrien historia jasotzen duen liburu bana eman diote elkarri. Gomezek gainera, Pasai Donibaneko marrazki bat ere eman die Portugalgo lagun berriei.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.