Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Elikagai xahuketari ezetz esan diote

Uda eta udazkenean zehar kanpaina berezia egin dute Errenteriako jatetxeetan eta fruta dendetan. Zehazki, zortzi jatetxek eta zazpi fruta dendek hartu dute parte kanpaina horretan.

Janaria xahutzea ekiditea da helburua.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/12/05

Klima krisian eragin handia dute hondakinek. Horren adibide da,  gizakiok isurtzen ditugun negutegi efektuko gasen %8-10 artean elikadura xahuketaren ondorio direla da. Elikagaiak alferrik galtzea saihesteko, uda eta udazkenean zehar kanpaina berezia egin dute Errenteriako jatetxeetan eta fruta dendetan. Zehazki, zortzi jatetxek eta zazpi fruta dendek hartu dute parte kanpaina horretan.

Lehenik, oinarrizko diagnostikoa egin dute abiapuntua zein zen ezagutzeko, eta ondoren ekintza plan pertsonalizatua prestatu zaie  hondakin gutxiago sortzeko, berrerabiltzeko eta gaika modu egokian biltzeko hobekuntzarako ekimen zehatzak jasoz. Gutxieneko konpromisoak ere hartu dituzte establezimenduetako arduradunek.

Hartu dituzten neurrien artean, jatetxeetan, haien bezeroei menu eta kartetan janari soberakinak etxera eramateko ontzi berrerabilgarri konpostagarriak eta ur pitxerrak banatu ditu udalak bezeroei eskaintzeko. Eta gainera, haien ingurumen konpromisoa goraipatzen duen bereizgarria ematea ere aurreikusi da. Harrera ezin hobea izan dela zehaztu dute udaletik, eta hondakinen kudeaketa egokia egiten dutela baieztatu da “hondakinen murrizketaren aldeko ahalegin berezia eginaz”.

Hauek dira parte hartu duten saltokiak. Arkaitza, Beraungo Auzolagun Elkartea, Frantsesillaga, Irrintzi, Istillak igerilekuak, Kerala, Las Cazuelas eta Lekuzarra jatetxeak, eta Mari Asun, aita Donostia, Rosarito, Hermanos Jurado, Gerezi, Shainy eta Txolarre fruta eta barazki dendak.

Udalak eskertu egin die jatetxe eta fruta denda horiei ingurumena eta klimaren babesaren alde egindako urratsak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.