Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

PSE-EE: "Kontra egitea genuen, edo arduraz jokatu eta ekarpena egin"

Emendakin transakzionalarekin lortutako adostasuna ez dela inongo "txeke zuririk" esan du alderdi sozialistak, eta "kritiko" jokatuko duela ziurtatu.

PSE-EEko Jose angel Rodriguez eta Isaac Palencia gaurko agerraldian aurrekontuen gaineko balorazioa egiten.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/12/05

Asteartean 2020ko aurrekontua onartu zuen udalbatzak. Bidean alderdi sozialistarekin transakzionatutako emendakina txertatu zuten, EH Bildu, Elkarrekin Errenteria eta PSE-EEk babestuta, eta EAJren kontrako botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin aurrera egin zuen aurrekontuak.

Balorazioa egin dute gaur PSE-EEko Jose Angel Rodriguzek eta Isaac Palenciak. Urrats garrantzitsua izan zela asteartekoa esan du Rodriguezek, “orain herritarrei azalpenak ematea tokatzen zaigu”. Beren alderdiak, gizarte gaietan eta ingurumen arloan jarri duela fokua errepikatu du gaur alderdi sozialistaren bozeramaileak, “gobernu taldearen aurrekontu proiektuan gizarte zerbitzuetan %2,62 eta Ingurumen arloan %11,51 murriztu zuten aurrekontua; hori ez zen onargarria gure alderdiarentzat eta hasieran aurkeztu genuen proposamenak murrizketa horiek ezabatu, lan planetara diru gehiago bideratu, lankidetza garapenerako diru laguntzetan %0,7ra iritsi eta herriko hainbat eremutan presazkoak diren interbentzioak ziurtatzea zuen helburu”.

Argi esan du Rodriguezek, “ez dugu EH Bilduren aurrekontua partekatzen, ezta bere hiri eredua ere”, baina bi aukera zituztela erantsi du, “kontra egin besterik gabe eta ekarpenik egin gabe, edota arduraz jokatu eta aurrekontua hobetzen saiatu”. Bigarren aukeraren alde egin zutela esan du. Emendakin transakzionalarekin lortutako adostasuna ez dela inongo “txeke zuririk” esan du eta “kritiko” jokatuko duela alderdi sozialistak ziurtatu: “Kritiko eta eraikitzaile jokatuko dugu eta adostutakoa betetzen dela bermatuko dugu, kontrol zehatza egingo baitugu. Lanean jarraituko dugu Errenteria eta errenteriarren bizitza hobetzen jarraitzeko”.

Transakzionatutako emendakinak ez dituela hasieran zituzten espektatibak bete ere esan du alderdi sozialistaren bozeramaileak, baina ziurtzat eman du, aurrekontua hobetu egin duela adostasun horrek eta arduraz jokatu dutela erantsi du, “jakinda hobetu daitekeela gehiago”.

Ildo beretik mintzatu da Palencia eta erabat ase ez badira ere, zati bat behintzat lortu dutela eta horrek onurak izan dituela aurrekontuarentzat esan du. “Zenbakiak argiak dira, eta gizarte zerbitzuetan zegoen murrizketa ezabatzea lortu dugu akordioarekin. Dena ez da gainera zenbaki kontua, hainbat programa ere txertatu dira: bakardadearen gaineko prebentzioa lantzeko, pobrezia energetikoaren diagnostikoa, ludopatiaren prebentziorako, enplegu planetara 50.000 euro gehiago bideratu dira, eta diru laguntza izendun eta ohikoetako irizpide, epe eta balorazioen inguruko hausnarketa egingo da besteak beste. Izan ere, ezin dugu ulertu hainbesteko lana egiten duten gizarte eragileen kasuan zergatik ez dagoen halako diru laguntzarik, kirol, kultur eta bestelako eragileekin dagoenean”.

Ingurumen arloan ere hobetu egin duela transakzionatutako emendakinak aurrekontua esan du Palenciak, “murrizketa ez da ezabatu osorik, baina erdira jaitsi da, eta %5ekoa izango da. Halaber, hondakinen prebentziorako ekintzak txertatu dira, sentsibilizazioan ere egingo da inbertsioa, led argiak jartzeko 56.000 euro gehiago bideratuko dira, eta klima aldaketari aurre egiteko ekintzetarako 50.000 euro gehiago bideratu dira”.

PSE-EEren hirugarren eskera, lankidetza garapenerako diru laguntzetan %0,7ra iristea zen, “horren harira larrialdi humanitariora bideratutako laguntzen diru zorroa 9.000 euroan handitu da eta 0,7 hori agintaldi amaieran lortzeko konpromisoa dugu”. Horren gaineko mozioa aurkeztuko du alderdi sozialistak hilabete honetako ohiko plenoan.

Horrekin batera, Galtzarabordako parkeko pergola birgaitzea; Sorgintxulo kaleko igogailua egokitzea; irisgarritasun azterketa egitea Aita Donostia eta Maurice Ravel kaleetan; eta kale asfaltatzea jaso dela aurrekontuan akordioari esker gaineratu du. “Ez da gure aurrekontua, asko hobetu daiteke —esan du Rodriguezek— eta horregatik abstentzioaren alde egin genuen; abstentzio eraikitzailea izan da eta kritikoa ere izango da”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.