Rural kutxak familia pasaitar bat bidegabe kaleratu nahi duela salatu dute
Familiak lau adin txikiko ditu ardurapean eta egoera zaurgarrian dago. 'Stop Kaleratzeak' salaketa bat jarri du Rural Kutxaren kontra, BPKO dekretuan ezarritakoa ez errespetatzeagatik.
Lau adin txiki ardurapean dituen familia bat etxetik kaleratua izateko arriskuan egon liteke. Stop Kaleratzeak plataformak Rural Kutxaren aurkako salaketa jarri dute kaleratzeen inguruko BPKOn —Guindos dekretuan— ezarritako baldintzak ez errespetatzeagatik.
Higiezinen Kredituen Legeari jarraiki eta BPKOk dioenaren arabera, 12 kuota edo gehiago zor dituzten eta egoera zaurgarrian dauden familiak ezin dira kaleratuak izan. Familiak ezin dio aurre egin 683,78 euroko ordainketari, zeinak guztira 142.000 euroko hipoteka osatu behar duten. Guztira 2018tik dabil familia bankuarekin negoziatu nahian eta Rural Kutxak ez du halakorik egin nahi, familia zaurgarritasun egoeran egoteko baldintza guztiak betetzen dituen arren.
Hori guztia dela eta, Euskadiko Auzitegi Gorenean salaketa jarri du Stop Kaleratzeak bankuaren kontra. Gaur egindako agerraldian Stop Kaleraketak plataformako kideez gain, Pasaiako Podemos Equo Berdeak eta EH Bilduko ordezkariak izan dira.