Amazigaren gaineko zikloa ostegunean amaituko da
Hizkuntzen Topaguneak amazigh hizkuntzaren gaineko zikloa abiatu du aurten, eta ostegunean (hilak 12) izango da azken hitzaldia. Hiru hitzaldi antolatu dituzte guztira zikloaren barruan. Tomas Mora Mora izango da hizlaria azken hitzaldi horretan Udal Euskaltegian 17:00etatik 19:00etara. Kanariak, amazig uharteak izenburupean, hizkuntza hori eta Kanarien arteko harremana agerian utziko du Morak.