Gazte afaria egingo dute, hogeita hamargarrenez
Ez dira afarira mugatuko, eta hala, ekitaldia eta kantaldiarekin osatu dute egitaraua.
Gazte afaria egingo du larunbatean Ernai Gazte Antolakundeak, hogeita hamargarrenez. Ez dira afarira mugatuko, eta hala, ekitaldia eta kantaldiarekin osatu dute egitaraua. Afaria 21:00etan izango da Landaren, eta txartelak dagoeneko salgai dira Sindikato eta Landare tabernetan.