Hirutik hiru irabazita, txapelketaren hurrengo fasera pasa da EPLE
Lehenengo faseko kanporaketa jokatuko du EPLEk asteburuan Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, 11:00etatik aurrera. Igandean izango da.
Bikain aritu dira EPLEko pilotariak Euskal Herriko Kluben arteko Nazio Txapelketan. Hirutik hiru poltsikoratu dituzte, eta horrenbestez, txapelketaren hurrengo fasera igarotzeko txartela eskuratu. Joan den ostiralean jokatu ziren partidak, eta Azpeitiko Ilunperen kontra aritu ziren EPLEkoak. Lau t’erdikoan atzetik joan zen Adonis (8-14) baina asmatu zuen mantentzen eta hamar tanto jarraian egitea lortu. Apezetxearen aurka 18-14 irabazi zuen azkenik EPLEkoak.
Banakakoan Arangurenek koadro luzeetara botatako pilotakadak eta dejadak ongi konbinatzen asmatu zuen eta Salegik ez zuen 6 puntutik igaroztzea lortu. Azken emaitza, 18-6 etxekoaren alde.
Eskuz binakako partidan ere garaipena EPLErentzat. Tabernak ertremate bikainak egin zituen, eta Odriozolak pilota bizi mantendu. Tanto bakarrarengatik,. baina partida horretan ere etxekoak garaile: 22-21.
Lehenengo faseko kanporaketa jokatuko du EPLEk asteburuan Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, 11:00etatik aurrera. Igandean izango da; aurkaria, Amurrio eta Tartaloetxeak aurretik jokatuko duten kanporaketaren garailea.
Gipuzkoako Trinkete Txapelketa
Bestalde, EPLEko pilotariak ere hasi dira Gipuzkoako Trinkete Tapelketan jokoan. Eskuz banaka Migeltorena ari da Gazte Mailan; Zapirain, Azpiroz, eta Chiapuso bigarren mailan, eta Taberna eta Aranburu lehenengo mailan.