Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Laguntzarik ez, elkartasuna bai

Oarsoaldea-Tinduf-Oarsoaldea. Euskal Herrian dira jada Tindufen astebetez egon diren hamaika ekintzaile internazionalistak, saharar herriarekin harremanak estutu ondoren.

Haimak antzezleku bihurtu zituzten.
Oiartzun,Pasaia
2019/12/09

Elkartasun zubi batek batu ditu Oarsoaldea eta Tinduf, Euskal Herria eta Mendebaldeko Sahara; eta gehiago zehazte aldera, Tichlako Daira eta Pasai Donibane nahiz Oiartzun. Zazpi egun eman dituzte Tindufen, saharar errefuxiatuen kanpalekuetan Oarsoaldeko 11 lagunek: zazpi sanjuandar eta lau oiartzuar. Donibaneko Bixi-Bixi Kultur Elkarteak eta Oiartzungo El Watan elkarteek ekintzaile brigada bidali dute; ez saharar herriari laguntzeko, baizik eta bi herrien arteko elkartasuna estutzeko.

Aste «lasaia» eta arriskurik gabekoa izan dela adierazi du Asier Arriaga Bixi-Bixiko kideak, «oso babestuak sentitu gara uneoro. Gu kanpalekuetara joatea oso garrantzitsua da sahararrentzat, eta gure segurtasuna bermatzea lehentasuna da haientzat». Izan ere,  Espainiako Defentsa Ministro Margarita Roblesek Tindufera ez joateko eskatu eta biharamunean abiatu ziren 11 lagunak. Aurreko astean, bestalde, hainbat mediok tematuta jarraitu dute gaiarekin; Algeriako Gobernuak —Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoaren aliatu nagusia— eskaera berdina egin duela adierazi dute,nahiz eta Algeriako Atzerri Ministerioak baieztapen hura gezurtatu duen.

Ekintzaileek argi dute ez joateko eskaera horrek Maroko eta haren espainiar morroiari egiten diola mesede, eta argi dute ere, haiek direla benetako arriskua, «Marokoko Erresumaren estrategia da, laguntza eta ekintzailetza ez iristeko», azaldu du Arriagak. Larunbat goizean iritsi ziren Euskal Herrira. Tindufen utzi dituzten adiskideek, ordea, eguneroko zailtasunei aurre egiten jarraitu beharko dute, isolatuta, baliabide eskasekin, baina duintasunez. Saharar herria, munduko herri zapaldu guztientzat eredu da; 1975etik haien lurraldearen zatirik handiena Marokok okupatua du, eta ordutik milaka saharar Tindufen bizi dira. 25 urtez Fronte Polisarioak—Saghia el Hamra eta Rio de Oro Askatzeko Fronte Herrikoia—Marokoko armadari aurre egin behar izan zion, eta azken hamarkadetan mendebaldeko estatuen utzikeria eta isolamendua pairatu dute. Baina dena kontra izanda ere, sahararrak gai izan dira haien erakundeak sortzeko, bizirauteko, eta herria ahalik eta hoberen zaintzeko. Badago zer ikasi haiengandik.

Hori da hain zuzen ere bidaia honen helburu nagusietako bat, herrien arteko elkar eragina. Itziar Goienetxea Bixi-Bixiko beste kidearen esanetan, ez dira joan inor laguntzera, «sahararrek ongi asko frogatu baitute oso gai direla, gutxirekin, haien buruez arduratzeko». Euskal Herria eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko hiritarren arteko elkartasuna estutzea da xedea, beraz.

Bidoi bakoitzak 1.000 litro inguru bil ditzake.

Internazionalismotik datorren ekintza solidarioa da. Elkar-tasun horren barruan, Bixi-Bixi eta El Watanekoek ongi ezagutzen dituzte Tindufeko beharrak, eta bertako erakunde eta elkarteekin elkarlanean, hainbat proiektu garatu dituzte.

Ura bizitza da

«Basamortuan bereziki, ura bizitza dela ulertu dugu», dio Itziar Goienetxeak. Ez dago urik Tindufen, kontsumitzen duten guztia, kamioiaz eramaten dute eta plastiko edota zink bidoi erraldoietan biltzen dute. Baina gutxi dira, eta azkar hondatzen dira. 1.000 litroko hamarka bidoi eramatea lortu dute ekintzaileek, Pasaiako Udalaren, elkarteen eta gizabanakoen ekarpenei esker. Horrela, familia batek «2-3 asterako ura» izango duela nabarmendu du Asier Arriagak, eta gainera, osasun arazoak ekidingo dituztela, «bidoiak zinkez egindakoak izan ohi ziren, eta gaixotasunak eragin zitzaketen».

Begiak irekiz

Okulistek hamarka lagun artatu zituzten.

11 adiskide internazionalisten artean, bi okulista daude. Goienetxeak azaldu duenez, begiko gaitzak ohikoak dira han, «Sahara basamortuko erdi-erdian daude, eguzkipean eta hondarra daramaten haize ufadak jasaten». Materiala eramateaz gain, bi okulistak ehunka lagunen diagnosia egiten aritu dira,«AEDSko Osasun Ministerioarekin koordinatuta», Arriagak esan duenez.

Komunikazioa, antzerkia

Sarritan, gutxirekin asko egin daiteke. Ongi dakite hori Tindufen bizi diren errefuxiatuek. Baliabide eta inguruaren arabera egiten dituzte gauzak. Komunikazio kolektiborako azpiegiturak horren eredu dira. Oraindik ere kanpalekuetan mezuak helarazteko modurik hedatuena, zutabe baten goialdean jarritako bozgorailuak dira. Ez da puntako teknologia, baina eraginkorra da. Hala ere, hondarraren ondorioz apurtzen dira maiz. Hori dela eta, zenbait bozgorailu eraman dituzte Arriagak eta beste ekintzaileek, «lau bozgorailu muntatu ditugu, Tichlako Daira osoan mezuak zabaltzeko nahikoak izango dira».

Aisialdiak ere bizi kalitatea hobetzen duelako, haurrentzako antzerkiak eraman ditu Oarsoaldeko hamaikakoak. Emanaldi bakoitzean haurrek ez dute hutsegin, eta tartetxo batez izan bada ere, zailtasunak ahaztu dituzte bertakoek. Bizitza zaila gozatu diete.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.