Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Andra Marik Gabonetako kontzertu berezia egingo du larunbatean

Eguberriaren atarian, emanaldi berezia ondu du Andra Mari Abesbatzak larunbaterako. Emanaldiaren edukia, formatua eta kontzertua hartuko duen lekua ere bereziak izango dira aurten.

Sierra eta Collar gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/12/11

Eguberriaren atarian, emanaldi berezia ondu du Andra Mari Abesbatzak larunbaterako. Emanaldiaren edukia, formatua eta kontzertua hartuko duen lekua ere bereziak izango dira aurten. Hala azaldu du Andra Mari abesbatzako zuzendaria, Andoni Sierrak, emanaldia aurkezteko Ion Collar Kultura Zinegotziarekin batera egin duen agerraldian.

Aurtengo emanaldian, denboran barrena egindako bidaia proposatu du abesbatzak; hala, XVI eta XVII. mendeetan Europako hainbat herritan ohiko ziren eguberri kantak bildu dituzte. Eguberritako zaratatik ihesi egiteko aukera emango du Andra Mariren kontzertuak Sierrak azaldu duenez, “gehiegikerietatik ihes egin eta barrura begiratzen duen kontzertu intimista izan nahi du”.

Espiritu horren bila, kontzertua egiteko eremua ere aldatu dute aurten eta aurreko ekinaldietan Fatima Andrta Mariaren eliza aukeratu badute ere, aurten, Madalenaren Basilikak hartuko du kontzertua. Abesbatza ere ez da osorik arituko emanaldian, 30 abeslari izango dira basilikan, “Andra Mari Musika Kapera izena jarri diogu”, eta formatu txikiko Wave in tempo taldeko bost musikariak izango dituzte lagun. Azken horiek, gainera, XVI eta XVII mendeetan erabiltzen ziren instrumentuak joko dituzte. Talde gaztea da Wave in tempo, Ismael Campanero kontrabaxu jotzaileak zuzentzen du, baina “eskarmentu handikoa” da Sierraren hitzetan.

Emanaldia atsegina, entzuteko erraza eta publiko guztientzat egokia izango dela nabarmendu du zuzendariak, “herritar guztiak deitu nahi ditut parte hartzera”.

Collarrek eskerrak eman dizkio Andra Mari abesbatzari eta egiten duen lana aitortu, “musika berreskuratzeko egiten duzuen saiakera izugarria da, eguneratu egiten duzue bere hasierako esentzia mantenduta”. Errenteria-Oreretaren musika ondareari erreparatu dio gero, “azken batean, gure herrian abesbatza ugari, parte hartzaile asko, eta publiko zabala baldin badago, egiten duzuen lanari esker delako”. Berak ere parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Kontzertua, larunbatean 20:00etan, Madalenaren Basilikan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.