Urtarrilaren 1eko 00:00etan, Lezo-Jaizkibel zabalik
Urtarrilaren 1eko lehen segundotik eskura daitezke mendiko lasterketarako prest dauden 350 dortsalak.
Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren zazpigarren edizioa egingo dute 2020ko otsailaren 16an. Horretan izena emateko epea 2020ko lehen eguneko lehen segundoan zabalduko da, hau da, urtarrilaren 1eko 00:00etan. “Mahatsen ondoren ez hartu lorik!”, esan dute antolatzaileek.
Izan ere, ordu gutxian bukatzen dira lasterketak dituen 350 plazak. Urtarrilaren 1eko eguerdirako, normalean, agortzen dira. Horrela izan da edizio guztietan.
Izena emateko aukera Kirolprobak plataformaren webgunean izango da: mendian federatu direnek 16 euro ordaindu behar dituzte, eta federatu ez direnek 18. 14 kilometroko mendiko lasterketa da Lezo-Jaizkibel, eta otsailaren 16ko 10:00etan hasiko da Gurutze Santuaren plazatik.
Beheko estekan klikatuz gero, iazko helmugaratzeen irudiak ikus daitezke. Aurtengo edizioan Ander Iñarra lezoarra eta Amaiur Iglesias errenteriarra izan ziren garaile.