[Galeria] OrriBakaR, orri oso onak
Gaur eman dizkiete OrriBakaR literatura lehiaketako irabazleei dagozkien sariak, Andreone Udal Liburutegian.
Gaur banatu dituzte Lezoko Andreone Udal Liburutegian 2019ko OrriBakaR literatura lehiaketako seigarren ekitaldiko sariak. Bete egin da liburutegiko areto balioanitza saridunei harrera egiteko; ikusleen artean, sarituen senide eta hurbilekoak. Nola ez, harro. Oso. Jesus Mari Martiarera alkatearen eta Ion Ponbar Kultura zinegotziaren eskuetatik jaso dituzte sariak aurtengo hamar idazle gaztetxo onenetatik bederatzik (batek ezin izan du egon), denentzat berbera: 100 euroko bonua literatura erosketak egiteko.
Lander Zurutuza Andreoneko liburuzain eta OrriBakaR-en arimak datu oso esanguratsua eman du ekitaldiaren hitzaurrean: aurten, orotara 168 izan dira lehiaketara aurkeztutako lanak. Iaz, ehun gutxiago izan ziren. Ondorioa: Lezon euskaraz idazteko zaletasuna, era batera edo bestera, indarra hartzen ari da. Eta nola.
Jarraian (eta beheko argazki galerian), aurtengo OrriBakaR-en palmaresa osatu dutenak. Hemen sail guztietako irabazleak.
- 6-7 urtekoen saila: Oier Altuna Izagirre, Oier eta herensuge magikoa eta ispiritua lanagatik.
- 6-7 urtekoen saila: epaimahaiak sail honetan sari bakarra ematea erabaki du. Hurrengo sailean, berriz, hiru.
- 8-9 urtekoen saila: Haizea Esnaola Oiaga, Neska txiki bat lanagatik.
- 8-9 urtekoen saila:Garazi Intxaurrandieta Amiano, Goraneren aterkia lanagatik.
- 8-9 urtekoen saila:Beñat Beristain Muguruza, Itsas Berden mamuak al daude? lanagatik.
- 10-11 urtekoen saila: Hegoa Illarreta Beñaran, Tantaka, tanta… lanagatik.
- 10-11 urtekoen saila: Amaia Izulain Beldarrain, Eskola beldurgarria lanagatik.
- 12-13 urtekoen saila: Ane Jaunarena Cereijo, Gaixorik nago lanagatik.
- 12-13 urtekoen saila: Jurgi Sarasola Artola, Eta berriz lanagatik.
- 14-15 urtekoen saila: Ibai Olaziregi Landaburu, Azken zeregina lanagatik.
- 14-15 urtekoen saila: Jon Esnaola Lopez, Gloria lanagatik.