Hiru hamarkada barrote artean
Jexux Mari Etxeberria Garaikoetxea Goierri preso oreretarrak 30 urte bete ditu espetxean. Sare Herritarrak elkarretaratzera deitu du bihar, 19:00etan Herriko Plazan.
Jexux Mari Etxeberria Garaikoetxea Goierri preso oreretarrak 30 urte bete ditu espetxean. Hori salatzeko, bizi osorako zigorrak bertan behera utzi eta urrunketa politikaren amaitzea eskatzeko elkarretaratzera deitu du bihar Sare Herritarrak. Herriko plazan izango da elkarretaratze hori, 19:00etan.
14 urteko espetxealdia bete ostean atera zen aske Goierri 2000 urtean eta 2002ko abenduan atxilotu zuten berriro eta espetxeratu. Bi kartzelaldien artean 30 urte bete ditu oreretarrak espetxeraturik. Egun, Puerto III kartzelan espetxeratuta dago oreretarra, Euskal Herritik 1.050 kilometrora.