Zabalik dago Lezoko Eguberrietako Liburu Azoka
Azokaren kartela. Ostiraletik, zabalik dago Lezoko Eguberrietako Liburu Azoka. Donibane kaleko Kultura Aretoan dago jarrita, hilaren 20ra arte (aste honetako ostirala da). Jai Batzordeak eta Oroitzene AEK-k elkarlanean antolatu dute.
Goizez, 11:00etatik 13:00etara dago irekita, eta arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara. 20 euro baino gehiagoko erosketa egiten dutenei, 6 euroko opari bonua emango diete, liburu gehiago erosi ahal izateko.
