Foka bat sartu da Antxoko Molinao errekan
Ezohiko lagun bat ikusi da gaur Antxoko errekan. Lasai asko aritu da igerian, zenbait bizilagun zuhur eta lur utzita.
Ohiko ahate, korrokoi eta kaioei lagun berri bat gehitu zaie. Duela minutu eskas foka bat sartu da Antxoko Molinao errekan, portura doan tuneletik. Sekulako ezustekoa hartu dute hainbat antxotarrek eta azkar hasi dira biltzen Marealta inguruan, ez ohiko den ikuskizunari argazkiak ateratzeko. Foka ez da lotsatu, eta tarte batez igerian ibili da publikoaren aurrean, lasai asko.
Ez da foka bat Molinao errekan sartzen den lehen aldia. Hurrengo aldirako izen bat jarri beharko diote.