Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
EDUKI BABESTUA. ERRENTERIAKO UDALA

Euskalduna, kalitatezkoa, publikoa, eta parez pare zabalik

Matrikulazio kanpaina betean da Errenteriako Euskal Eskola Publikoa. Kalitatezko hezkuntza euskaldunaren berme dira Cristobal Gamon ikastetxea, Bizarain Ikastola eta Koldo Mitxelena Herri Ikastetxea.

Itziar Ostolaza hezkuntza zinegotzia, Leire Zarra, Pili Sesen eta Sara Herranz.
Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta
2021/01/23

Euskal Eskola Publikoaren aldeko hautua egiteko hamaika arrazoi daude. Hala esan dute Pili Sesen, Leire Zarra, eta Sara Herranz, Bizarain Ikastolako, Cristobal Gamon ikastetxeko eta Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko zuzendariek, hurrenez hurren. Euskara oinarri hartuta, kalitatezko hezkuntza eta pedagogia berrietan sakontzen duen eskaintza egin dute hiru ikastetxeek beste urtebetez. Horrekin batera, aniztasuna nabarmendu du Sesenek hiru ikastetxeen bereizgarri eta aberasgarri modura: «Oso garrantzitsua da, gizartearen errealitatearen parte eta aniztasun horren isla dira gure ikastetxeak. Denek elkarrekin ikasteak aberastasuna dakar ezinbestean eta sozializazioan lagungarria da, azkenean, erremintak eta estrategiak jartzen dituelako ikasleen eskura konpetentziak garatzeko».

Langileak aipatu ditu Zarrak, eskola publikoko irakasleen prestutasuna lehen lerroan jarri du, «inplikazioa dute edozein metodologia aldaketan murgiltzeko». Harago jo du Sesenek: «Beti gaude ikasten eta eguneratzen. Erronka da guretzako, eta konfinamenduan zein gaur egungo pandemia agertokian, agerian gelditu da».

Oinarrizkoa den balio bati erreparatu diote hirurek: hezkuntzaren unibertsaltasunari: «Eskubide bat da hezkuntza, eta euskal eskola publikoak eskubide hori bermatzen dio haur orori».

Hezkuntza komunitatea batera
Bultzada berezia izan du aurtengo Euskal Eskola Publikoaren matrikulazio kanpainak; Oarsoaldeko ikastetxe publikoetako guraso elkarteek bat egin dute, eta eskola publikoarekin harro daudela zabaldu dute lau haizetara: «Gurasoek euskal eskola publikoa aldarrikatu nahi izan dute—dio Herranzek—eta oso garrantzitsua da hezkuntza komunitatea eskutik joatea, bidea elkarrekin egitea eskola aurrera ateratzeko». Banaezinak direla ikastetxea eta familiak dio Sesenek, helburu komunak dituztelako, «gure haurren heziketa ahalik eta hoberena izatea. Derrigorrezkoa da, beraz, elkarlanean aritzea; komunitatea ezinbestekoa da».

Euskara oinarrian jartzen du euskal eskola publikoak: «Euskaraz bizitzeko aukera bermatu behar diegu ikasleei; ez dugu hezkuntza ulertzen euskara eta euskal kulturarik gabe, kultura propioa dugu eta horrekin harremanetan hezi behar ditugu ikasleak».

Hiru ikastetxe ezberdin, baina oinarri eta helburu berberekin. Elkarbizitzaren arima gisa definitu du Sesenek Bizarain, eta beraienean, hezkuntza komunitateak duen garrantzia nabarmendu du Zarrak; Herranzek, berriz, nahiago izan du gurasoak bertaratzera gonbidatu, Cristobal Gamon ezagutu eta beraiek defini dezaten.

Azken horretan, bat etorri dira hiru zuzendariak: hiru ikastetxeak bertatik bertara ezagutzea da gakoa, eta horretara gonbidatu dituzte 2019 eta 2020 urte artean jaio eta Errenterian erroldatu diren 528 haurren gurasoak. Ate irekien jardunaldia antolatu dute horri begira. Koldo Mitxelenak amaitu du epea, baina hilaren 28ra arte dago aukera Bizarainen Juan Crisostomo Arriaga eraikinean, eta Cristobal Gamonen Sorgintxulo 6 zenbakiko eraikin nagusian, 16:25etik 17:15era. Kasu guztietan ezinbestekoa da aurrez hitzordua hartzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.