Ondo bukatu 2021a, 2022a indarrez hasi!

OARSO BIDASOKO HITZAko langileen Eguberrietako oporrak direla eta, webgune honetako edukiak ez dira berrituko 2022ko urtarrilaren 3ra arte.

[Galeria] Amets denak beteko dituzte Mari Domingik eta Olentzerok

Bihar ere, haurren gutun eta marrazkiak jasotzen jarraituko dute goizetik eguerdira Mari Domingik eta Olentzerok.

COVID-19: Panorama iluna Oarsoaldean ere bai

Astelehenetik atzora arte 201 positibo zenbatu zituzten Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun, eta Pasaian. Oiartzunek du 100.000 biztanleko tasarik altuena eskualdean: 2.295,30.

[Elkarrizketa] “Boligrafo batekin aski zen nahi nuen hori egiteko”

«Ilusioz eta gogo handiz» jaso du irundarrak 2022. urteko HITZAren egutegia apaintzeko jasotako proposamena. Sorkuntza prozesuaz gainera, orain arteko ibilbideaz eta etorkizuneko erronkez aritu da.

Larrialdiko eta ekintza humanitarioko sei proiektu lagundu ditu diruz aurten udalak

Sei elkarte, eta 18.000 euro guztira, hiruna mila euro. Hori da Errenteriako Udalak aurten larrialdiko eta ekintza humanitariora bideratutako laguntza.

AHTren Astigarraga-Lezo trazatua bertan behera uzteko eskatu du udalak

Abenduko ohiko udalbatzarra egin zuten atzo. Ekologistak Martxan eta Eguzkik aurkeztutako mozioa onartu zuten, EAJk kontra bozkatu arren.

Dirdira egingo duen kantu festa

Errenteria Gabon Abesti sariketa probintziala egingo dute igandean, Ereintza Elkarteak antolatuta. Bide luzeko lehiaketa da, aurten 75 urte beteko ditu musika koralaren erreferentea bihurtu den hitzordua.

600 pertsona inguruk hartu du parte 'Birziklatu gehiago eta hobeto' kanpainan

Arrakastatsua. Hala izan da udalaren esanetan, hiri hondakinen birziklatzea sustatzeko hilaren 2tik 16ra bitartean antolatutako Birziklatu gehiago eta hobeto kanpaina.

Olentzero, Donibane

Gabon arratsa egungo neurriei egokituta girotuko dute San Pedron

Ez dute, ohi bezala, Mari Domingi eta Olentzerori harrera egiteko kalejirarik egingo. Ordez, barrutia zeharkatuko dute kantu eta jolasekin.

IRITZI EMAILEAK. AINHOA SALABERRIA GARMENDIA. LEZO.

Mahaiaren jiran

Antigeno testak agortuta farmazietan

Antigenoen testak agortu egin dira farmazietan —irudikoa Errenteria-Oreretako farmazia bat da— eta egoera orokorra da.

Pinaburuak apaingarri bihurtuta

Kultur Malutak programaren barruan Eguberrietako apaingarriak sortzeko hainbat tailer antolatu dituzte, beste ekintza askoren artean.

Donibaneko 2022ko egutegia, Jexux Elosegiren eta Pilar Sansinenearen omenezkoa

Sanjuandarren Oroimena taldeak osatu du egutegia, 1942 eta 1960 urteen arteko argazki zaharrekin. Hilaren 28an banatuko dute Ubera liburutegian.

Alkartasunaren Olentzero eta Mari Domingi, bertan behera

Bihar goizean zen egitekoa Olentzero eta Mari Domingiren jarduera. Koronabirusak eragindako egoeragatik hartu dute erabakia.

Kantu Liburuxka guztiontzat eskuragarri

OARSO BIDASOKO HITZAk Gabonetako kantu liburuxka osatu du.

Olentzero Agustinetan izango da bihar

Aldez aurretik hitzordua hartu behar da  645 12 48 52 telefono zenbakira deituta edo WhatsAppa bidalita.

Pasaiako liburutegien Gabonetako ordutegien berri eman dute

Antxoko, Donibaneko, San Pedroko eta Trintxerpeko liburutegiek ordutegi berezia izango dute Gabonak bitartean. Horren berri eman du udalak.

Zabalik jarraitzen du Euskal Disko eta Liburu Azokak

Gaur (osteguna) 11:00-13:00 eta 17:00-19:00 tarteetan izango da zabalik. Bihar du azken eguna, goizeko ordutegiarekin soilik.

Gehiago