Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Arte eszenikoek inoiz baino indartsuago zipriztinduko dituzte Niessen eta Lekuona

Kulturaren aldeko apustu irmoa egiten jarraitzen du Errenteriako Udalak. Horren erakusle, azaroa eta abenduari begira antolatu duen arte eszenikoen egitarau zabal, anitz eta interesgarria.

Tolosa eta gartzia gaurko agerraldian, lekuona Fabrikaren kanpoaldean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/10/27

Kulturaren aldeko apustu irmoa egiten jarraitzen du Errenteriako Udalak. Horren erakusle, azaroa eta abenduari begira antolatu duen arte eszenikoen egitarau zabal, anitz eta interesgarria. Gaur bertan eman dute horren berri, Lekuona Fabrikaren kanpoaldean Iker Tolosa Kultura teknikariak eta Maite Gartzia Kultura zinegotziak.

Kronologiari erreparatu beharrean, arloka aletu du programazio aberats eta interesgarria Tolosak. Oraindik azaroa ez bada ere, igande honetan emango duten antzezlana gogorarazi nahi izan du; Kabia Tetroak munstro sozialaren kontzeptua oinarrian duen El alimento de las moscas  —Eulien bazka— antzezlana eramango du Niessen kulturguneko oholtzara, L´Enjólit konpainiarekin batera sortutako lana da, eta La Zaranda konpainian egindako lanagatik aski ezaguna den Eusebio Calongek idatzia. Lan gogorra dela esan du Tolosak, “astakeriak egiteagatik albistegietan ateratzen diren munstroez hitz egiten du, gordina da, baina aldi berean hausnarketa bidea zabaltzen duen lana da, eta beste ikuspuntu batetik munstro horiengana gerturatzeko aukera ematen du. Zerbait mugitzea bilatzen duen ikusleak bertan topatuko du hori, antzezlanak ez duelako epel utziko”.

Azaroaren 6an, dantzak hartuko du agertokia, eta Kukai Dantzak Hnuy Illa ikuskizuna emango du Lekuona Fabrikan.2008an egindako lanaren berrirakurketa da ikuskizuna eta, datorren aste osoan hamaika jarduera antolatu ditu udalak emanaldiaren inguruan. Hilaren 5ean, zehazki, ikastetxeei begirako emanaldia egingo dute, eta astean zehar ikastetxeetatik pasako dira olerkigintzaren gaineko lanketak egiteko. Hilaren 3an berriz, asteazkenarekin, topaketa antolatu dute Niessenen poesia koreografiara eramateko lanketa azaltzeko. Hitzaldi horretan, Joseba Sarrionandia, Mireia Gabilondo, eta Jon Maya arituko dira, “sorkuntza diziplina ezberdinen arteko uztarketa hori nola egiten eta bizi dituzten azaltzeko solasaldi txikia egingo dute”. Gonbidapenak beharko dira, gaurtik aurrera eskura daude, eta 150 lagunentzako izango da, 19:00etan hasita.

Azaroaren 20an Doos kolektiboaren Ladies on Fight izango da Niessen Kulturgunean. Artetik bizi nahi izateak suposatzen duen borroka etengabearen inguruan ironizatzen duen eta bezperan estreinatuko duten dantza eta umore ikuskizuna. 20:00etan izango da emanaldia.

Abenduaren 11n, berriz, zirku garaikide ikuskizuna izango da Circ Bover taldearen Ávol, zehazki.20:00etan izango da Niessen Kulturgunean.

Publiko familiarrari begirakoak

Publiko familiarrari begira, lehenengo emanaldia azaroaren 19an izango da. Italino Grand Hotel antzezlana eskainiko du La Tal konpainiak Niessen Kulturgunera. 18:00etan hasiko da. abenduaren 17an, anita Maravillas konpainiaren Kontondarrak antzezlana helduko da Niessenera 18:00etan.

Produkzio berezien atalean bi produkzio izango dira egitarauaren barruan, eta bereziki nabarmendu ditu Tolosak. Ados Teatroaren Mi nombre es ninguno —Ez dut izenik—. Lezo eta Errenteria artean garatzen ari den proiektua da, giza eskubideen gaineko lanketa egiteko lerro bat duen Ados konpainiarekin elkarlanean, “kasu honetan lagundu gabeko migratzaile adingabeen kolektiboarekin ari dira lanean. Hamar gazte dira, eta beraien historietatik abiatuta kontaketa bat eraikitzeko egonaldi artistikoa egiten ari dira bi udalerrietan. Proiektu oso erreala eta zintzoa da, eta gazte hauen errealitatean sakondu eta ditugun aurreiritziak ezabatzeko baliagarria”. Solasaldia izango da emanaldiaren ostean. Azaroaren 27an izango da, 20:00etan, lekuona Fabrikan.

Bigarren proiektua, Lokke konpainiaren dantza ikuskizuna izango da. The big game ikuskizuna emango du Lekuona fabrikan abenduaren 18an, 20:00etan hasita. bertan errenteria-Oreretako hogei dantzaritik gora hartuko dute parte.

Azaroaren 11n berriz, atalak programaren barruan dantzaz konpainiak Hilde Koch koreografo donostiarraren zuzendaritzapean prestatzen ari den Quorum lana erakutsiko du Lekuona Fabrikan 19:30ean. Bide beretik abenduaren 13an Amaia Elizaranek atalak programaren barruan egindako esperimentazio laborategiaren emaitza erakutsiko du Niessen Kulturgunean 19:00etan.

Musikarekin bi hitzordu

Publiko gazterai begira musikarekin lotutako bi hitzordu antolatu dituzte arte eszenikoen egitarauaren barruan.  Azaroarenn Belako taldea izango da, eta pandemia garaian sortutako road moviaren proiekzioa izango da 18:00etan, eta 21:00etan, berriz, kontzertua; biak Lekuona Fabrikan. euskararen Egunaren harira, hitzordu bikoitza antolatu dute, baina abenduaren 4an izango da: Kai nakai arabarrak reggaeton doinuak ekarriko ditu eta ondoren, Skakeitan taldeak ska rregae musika emanaldia eskainiko du. Lekuona Fabrikan izango da emanaldi bikoitz hori, 20:00etan, sarrera doakoa da, baina gonbidapenak beharko dira.

Amaitzeko, abenduan bertan, Giza Eskubideen Astearen baitan, hiru antzezlan programatu dituzte kolonialismoa, arrazakeria edota identitatea bezalako gaien inguruan. Hala, hilaren 10ean Azkona & Tolozak Extraños mares arden —Itsaso arrotzak sutan— emango du Niessen Kulturgunean, 19:00etan. Hurrengo egunean, konpainia horrek berak Tierras del Sud—Hegoaldeko lurrak— antzezlan ibiltaria eskainiko du herriko kaleetan zehar 12:00etatik aurrera; eta hilaren 14an, Silvia Albert Solapek No es país para negras —Ez da beltzentzako herria— taularatuko du Niessenen, 19:00etan.

Azaroko ikuskizunen sarrerak eskuragarri daude dagoeneko  webgunean eta Lekuona Fabrikan. Gainera, ikuskizunaren egun eta aretoan bertan, ordubete lehenago leihatila irekiko da sarrerak eskuratzeko, beti ere lehenago agortu ez badira. Abenduko emanaldietarako sarrerak, berriz, datozen egunotan aktibatu dituzte.

Helduentzako ikuskizunen sarrera 8 euroan eros daitezke eta familiei zuzendutako ikuskizunenak 3 euroan, emanaldi berezietan izan ezik; izan ere, badira doako edo aipatu prezioak baino merkeagoak diren edo doakoak diren emanaldiak. Gainera, Kultura txartelaren titularrek %20ko deskontua  izango dutedute.

Ikuskizun guztien inguruko informazioa  webgunean topa dezakete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.