Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal dantzaz beteko dute plaza, hogeita hirugarrenez

Hilaren 15ean izango da Erromeria eguna eta ohi bezala egun beteko egitaraua ondu dute; egun bat geroago, Errenteria Dantzan egingo dute Zumardian.

Erromeria Eguna aurkeztu du gaur Ereintza Dantza taldeak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/07/06

Dantzari emana egongo da Errenteria-Orereta hilaren 15ean eta 16an; Erromeria Egunaren hogeita hirugarren ekitaldia egingo dute 15ean, egun osoz, eta Errenteria Dantzan, hilaren 16an 19:00etan hasita Zumardian. Biak Ereintza Dantza Taldearen eskutik helduko dira eta Errenteriako Udalaren laguntza dute.

Gaur aurkeztu dituzte bi ekitaldiak Ereintza Dantza Taldeko  Andoni Goitia lehendakariak, Juantxo Maya ordezkariak, eta Vanesa Castaño, Maddi Lasa, eta Olaia Sanchez dantzariek, eta Maite Gartzia Kultura zinegotziak. 25 urte dira lehen aldiz Erromeria Eguna antolatu zuela Ereintza Dantza taldeak, 1999an hain zuzen ere, eta berez, 25. aldia beharko luke aurtengoak, pandemiagatik baina, bertan behera gelditu zen bi urtean, eta honakoa beraz hogeita hirugarren aldia izango du Goitiak gogora ekarri duenez.

Eguna antolatzen hasi zirenean, helburua dantza plazara ateratzea zutela esan du lehendakariak, “herrian zabaldu nahi genuen euskal dantza, plazaratu, kalera atera jendearengana iristeko”. Atzerako begirada eginda, zalantzarik ez du Goitiak, ezta ereintza Dantza taldeko gainerako kideek ere, “helburua bete dugu. Gaur egun herrian jende asko ari da, jende heldu asko ari da dantza egiten, entseguetan, ikasten, emakumeen elkarteetan, auzo elkarteetan jende ugari ari da  afizioz entseatzen eta dantza egiten”. Zalantzarik ez du, dantza herrian “dezente” zabaldu dela dio, eta Erromeria Egunak egin duela bide hori errazagoa, “Erromeria Egunak hasierako funtzioa bete du eta pozik gaude zentzu horretan”.

1999an urratzen hasi zen bide horri segida eman nahi dio Ereintza Dantza Taldeak, “dantza kalera ateratzen da eta festa egun horretan denek parte hartu dezakete”. Erromeria Egunak arrakasta handia du eta zientoka dira dantzara biltzen direnak, bertakoak, zein beste herrietatik heldutakoak, “aurten ere hala espero dugu, eguraldi ona egitea eta jende asko gerturatzea”.

Erromeria Eguneko egitarauaren berri Castañok eman du. Urterokoaren antzekoa izango da aurtengoa: “Herria esnatzeko goiz partean musikariak arituko dira, eta dianak egun berezia dela gogoraraziko die. Hamaiketakoaren txanda helduko da gero, Koldo Mitxelena plazan izango da”. Bertatik Xabier Olaskoaga plazara gerturatuko dira dantzazaleak. Bertan Patxi Perez izango dute zain dantzaldi gidatua egiteko, eta aldi berean, Niessen elkarteak antolatuta, bolo jolasa egingo dute Foru Plazan.

Dantzaldi gidatuarekin amaituta Zumardirantz joango dira, eta bertan dantza egin ondoren, mahaiaren bueltan elkartuko dira Merkatuzarren. Herri bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daudela esan du Castañok, “Arkaitza tabernan eta Paki belar dendan  erosi daitezke 18 euroan helduenak eta 9 euroan haurrenak”. Menua, berriz, honakoa izango da: Entsalada mistoa, bakailaoz betetako piperrak, baserriko oilaskoa parrilan, txerri saiheskia parrilan, Ezeizako pasteltxoak, ogia, kafea eta edaria. Menu beganoa ere izango da aukeran. Bazkarian izaten den giroa nabarmen jarri du Castañok, “ikaragarria izaten da sortzen den ingurunea”.

Musika, Txorimaloak Oreretako trikitilariak, Errenteriako gaiteroak, Oarsoaldeko txistulariak, Patxi Perez eta konpainia, aiko taldea eta Ortzadar taldeak jarriko dute. Zubietako joaldunek ere hartuko dute parte dantzari emandako egun handian.

Arratsaldean Zumardiak hartuko du berriro ere erromeria giroa 17:00etatik aurrera.

Egitaraua “xumea” dela baina “egun polita” izango den zalantzarik ez dute antolatzaileek, “dantzarientzat dantzan ase eta alpargatak urratzeko aukera paregabea izango da”.

Eskerrak eman ditu Mayak. Udalari, eta bereziki, Kultura sailari emandako laguntzarengatik, baita lagundu duten komertzioei ere: “Beti izan dute parte hartze handia saltokiek egunarekin. Hala ere, urte batzuk izan gara laguntza eske jo gabe, pandemia gora behera jakin badakigulako gaizki pasa dutela. aurten berriro jo dugu batzuengana laguntza eske, eta erantzuna oso ona izan da. Balioan jarri behar da, aitortza egin, herria, herritarrak, eta bertako komertzioa ere kulturarekin dagoelako”.

Eskerrak ere Gartziak, bere kasuan Ereintza Elkarteri egiten duen lanarengatik, “esker ona eta aitortza zuen lanari”. Herritarrak animatu ditu parte hartzera, baita inguruetako herrietakoak ere.

Errenteria Dantzan

Larunbateko dantza saioak nahikoak ez badira, igandea ere dantza beteko du ereintza Dantza taldeak. Honakoan, Errenteria Dantzan ekitaldiarekin. Bertako dantza eta nazioartekoa fusionatzen du iniziatibak, eta urtez urte munduko hainbat herrialdetako dantzak ezagutzeko aukera eskaini diete herritarrei. Lasa eta Sanchezek eman dituzte aurtengoaren xehetasunak. “Polita iruditzen zaigu herriko kulturaz beste kanpoko kulturak ekartzea ezagutzeko apur bat bada ere munduko kultura ezberdinak, eta batez ere dantza”, esan dute bi dantzariek.

Hilaren 16an aukera izango dute horretarako beraiek eta herritarrek. Aurten Indonesiako Krida Budaya dantza taldea izango da gonbidatua. Arratsaldez izango da emanaldia, 19:00etan hasita Zumardian: “Hogei minutuko bi saio egingo ditugu talde bakoitzak, Ereintza dantza taldea hasita, eta bukaeran denak agertokian elkartu eta agur polita egingo dugu” Iazko ekitaldiak arrakasta izan zuela nabarmendu dute biek, “Ginea Bissauko talde bat aritu zen eta jende pila gerturatu zen ikustera. Espero dugu aurten ere arrakasta bera izango duela”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.