Kapitan Enea kaleko loteria administrazioan saldu dute zozketa jarraituenaren sari nagusiaren dezimo bat. 320.000 euro jasoko ditu.
Itsas Mendi elkartearen lasterketarako izen emate epea zabalik da jada. Martxa eta lasterketa egingo dituzte. Sari ematea, Piraten Etxean.
Oiartzungo gazte sortzaileek lehen aldietan oinarritutako emanaldi multidiziplinarra antolatu dute hilaren 30erako. Orgasmoren urteko saio nagusia izango da.
Hogeita hamar urteko bidea egin dute Bixen Lartzabal eta Estanis Urdanpilleta senar-emazte oiartzuarrek lihoaren prozesu osoa osatzeko. 40 tresnatik gora bildu dituzte, eta ondare itzela osatu.
‘Bekatua’ lehen eleberrian 36 urteko emakume batek «aje emozional» batean duen ideia-zurrunbiloa islatu du oiartzuarrak. Harrera ona izan du liburuak: bigarren edizioa inprentan da.
Osak Optika Lezo establezimendua kudeatzen du, eta Afrikan izan da hemezortzi egunez oftalmologia arreta eskaintzen. Esperientzia «oso betegarria» izan dela onartu du, eta errepikatzea gustatuko litzaioke.
Oiartzungo Udalak 21.267.244 euroko aurrekontua izango du 2024an. Partiden xehetasunak eman ditu udal gobernu taldeak.
Udal gobernuko kideen bederatzi botoak, oposizioko taldeen zortzien aurrean atzoko udalbatzarrean: inoizko aurrekonturik handiena izango du 2024an Pasaiak.
Osasun arreta hobetzea eskatzeko konpromisoarekin aurrera doaz herriko eragileak. Batzarra deitu dute hilaren 26rako.
Eguraldi kaskarra ez da etxean geratzeko aitzakia izan herritarrentzako. Luze joko du gaurko San Tomas Egunak.
Aita zenaren hezurrak 1977tik zeuden bertan, eta pasa den hilean identifikatu ondoren, familiari bueltatu zizkioten.
OARSO BIDASOKO HITZAko langileen Eguberrietako oporraldia dela eta, webgune honetako edukiak ez dira urtarrilaren 2ra arte berrituko.
Hamalaugarren ediziorako dena prest du udalak. Aurrekoetan bezalaxe, bi sari emango dituzte 2024ko edizioan.
Eguberriak gainean dira, baina Oiartzun Kirol Elkarteko senior eta jubeniletako talde gehienek ez dute atsedenik hartuko.
Hilaren 26tik 28ra luzatuko da jada Pasaian klasikoa den Eguberrietako aisia eskaintza. Lau barrutietan izango dira saioak.
Pasaian eta Donostian lapurtu du, neurriak hartu dira dagoeneko. Udaltzaingoek herritarrei kontu handiz ibiltzeko mezua helarazi die.
Ereintza elkarteak urte zaharreko koplak eskainiko ditu abenduaren 31n, urteko azken egunean. Elkartetik hasiko dira.
Gabonen marrazkiak tratatuz, egurrean egokituta moztuz, lixatu eta margotuz egurrezko arbela bat egingo dute parte hartzaileek.
Askotarikoak dira tokiko saltokiek dituzten erronkak. Horiei aurre egiteko Oarsoaldeko merkatari, ostalari eta zerbitzu elkarteak etenik gabeko saretze eta zabaltze lanean ari dira.
Zurezko jostailuak egiteko denbora eskaintzen du Lekuona Fabrikak, hilaren 26an. Kromosoma tailerreko Eva Diaz de Islak gidatuko du tailerra.