Joseba Arratibel Ladron

Errenteria-Oreretak badu Gabon espiritua

Gabon giroa nabaria da Errenteria-Oreretako kaleetan. Eguberrietan, argiztapen berezia, musika eta karriloia jarriko dute, besteak beste.

'Zirku Musikala', Bizitu proiektuaren urteko azkena

Landarbaso Abesbatzaren 'Zirku Musikala' eskainiko du Bizitu proiektuak larunbatean, 12:00etan, Niessen auditorioan.

Errenteria Familia Lagunak bigarren topaketa egin du

Sukaldean ibiltzeko geratu dira oraingo honetan 'Arditurri' auzko elkartean. Hainbat jatorrietako errezetak ezagutu eta dastatu dituzte.

Trafiko-mozketak Gabonetan

Eguberri bezperan, urte zahar egunean eta errege egunaren bezperan trafiko-mozketak egongo dira. Aparkatzeko baimenak eman dituzte Udaletik.

Rosita Garcia Lizarragak 100 urte bete ditu

Lezoarra zoriontzera gerturatu dira Mikel Arruti Lezoko alkatea, eta Miren Ormazabal zinegotzia. Berriketan aritu dira.

Errenteria-Orereta ipuinez lepo, larunbatean sari banaketa izan zen

Mundu osoko lanak jaso dituzte. 500 ipuinetik gora, euskaraz zein gaztelaniaz. Hiru sari banatu dituzte hizkuntza bakoitzean.

Lezoko Azokan haurrei minbiziaz hitz egiteko ipuina salgai

Bihar hasiko da Lezoko Azoka, eta hilaren 22an amaitu. Bertan, 'Pimu ausarta' ipuina egongo da, haurrei minbizia azalduko dien ipuina.

Iztietako anbulatorioan oinarrizko arreta falta dagoela salatu dute

Larunbatean, 12:00etan Iztietako anbulatorioan kontzentrazioa egingo dute Duintasunak deituta. Anbulatorioan ez omen dago pertsonal nahikoa.

Patri Urkizuk 'Eskribu galduen bila' liburua aurkeztu du

Liburuak autobiografia eta kultur kritikak biltzen ditu. Lezoko historia urratsez urrats azalduko du 600 orrialdeetan.

Herriaren aurrean jarriko da gaur Patri Urkizu

‘Eskribu galduen bila’ liburua aurkeztuko du lezoarren aurrean 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Sortzailearen autobiografia eta kultur kritikak jasota daude argitalpenean, besteak beste.

50 urteko gizon bat atxilotu dute, lapurretagatik

Pasaian eta Donostian lapurtu du, neurriak hartu dira dagoeneko. Udaltzaingoek herritarrei kontu handiz ibiltzeko mezua helarazi die.

Urtea agurtzeko koplak

Ereintza elkarteak urte zaharreko koplak eskainiko ditu abenduaren 31n, urteko azken egunean. Elkartetik hasiko dira.

Arbela tailerra urtea ondo amaitzeko

Gabonen marrazkiak tratatuz, egurrean egokituta moztuz, lixatu eta margotuz egurrezko arbela bat egingo dute parte hartzaileek.

Eguberrien ostean, denbora pasak

Zurezko jostailuak egiteko denbora eskaintzen du Lekuona Fabrikak, hilaren 26an. Kromosoma tailerreko Eva Diaz de Islak gidatuko du tailerra.

Ipuin saio musikatua gaur arratsaldean

Maider Alcelay eta Igor Salak gidatuta literatura arratsaldea Lekuona Fabrikan, familian eta familiaz gozatzeko plana.

Euskadiko 12 ahots hoberenak Lekuona Fabrikan

Goizargi gospel choir abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbat honetan Lekuona Fabrikan. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Herri Arte Eskolako musika taldeen emanaldia

Musika ikasleen bi emanaldi egongo dira Niessen kultur gunean, 18:00etan eta 19:30ean hasita. Ikasitakoa erakutsiko dute.

Teknologia tailerrak Torrekuan

Mugikor eta ordenagailuen erabilera, scratch programazioa eta pasahitzak izango dituzte hizpide tailerretan.

Gabonetan, bi tailer eta zazpi ipuin kontaketa Lekuona Fabrikan

Lekuona Fabrika liburutegiak literatur proposamenak ditu gazteentzat, abenduaren 22tik urtarrilaren 5era bitarte. Izen ematea zabalik dago jada.

'Izan zaitez sortzaile' 2024ean

Sortzaile izateko 12 saio eskaintzen dira Lekuona Fabrikan Maddi Sara Goikoetxea artistarekin. Julia Cameronen 'El camino del artista' gida-liburua oinarri hartuta.

Gehiago