Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Herriaren aurrean jarriko da gaur Patri Urkizu

‘Eskribu galduen bila’ liburua aurkeztuko du lezoarren aurrean 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Sortzailearen autobiografia eta kultur kritikak jasota daude argitalpenean, besteak beste.

Patri Urkizu.
Joseba Arratibel Ladron
Lezo
2023/12/01

Patri Urkizu gaur herritarren aurrean jarriko da. Askotan egina du ariketa hori. Gaurkoa, beharbada, esanahi berezikoa izango da harentzat. Lezoarrak egin duen lan berrienaren gaineko azalpenak emango dizkie herrikideei, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Eskribu galduen bila. Autobiografia eta kultur kritikak liburua aurkeztuko du. Izenburuan euskarriaren nondik norakoak garbi agertzen dira, 600 bat orrialdeko sormen lana da.

Urkizuren eta harekin batera aurkezpenean izango direnen azalpen hitzek irudiak izango dituzte lagun gaurko agerraldi publikoan, proiekzio bidez. 1946an jaiotako lezoarraren bizitzako hainbat pasarte daude jasota argazki horietan, aldi berean, Lezoko azken urteetako historia hobeto ulertzeko baliagarri izan daitezkeenak.


Izan ere, frankismoaren ondorengo lehen alkate demokratikoa izan zen Urkizu 1978tik 1983ra arte. «Patrik, bere alkate lanetan, garbi zuen herritarren alkate baino gehiago, haien ordezkaria zela. Bere gertutasuna eta apaltasuna nabarmenduko nituzke. Patrik egindako lana guretzako ispilu da», adierazi du Mikel Arrutik, Lezoko alkateak. Alkate izateaz gainera, idazle emankorra eta irakasle ere izandakoa da lezoarra.

Eskribu galduen bila. Autobiografia eta kultur kritikak ez da bakarrik Urkizuren bizitzaren eta lanaren berrikuspena. Bertako edukia estu doa lotuta herriarekin, Lezoko euskara, kultura, izaera eta ohiturekin. Pista gehiago eman baino, hobe izango da gaurko agerraldira hurbiltzea, Urkizuren hitz gozoen bitartez errazago izango delako lan horren mamia ezagutzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.