2023/12/1

Patri Urkizuk 'Eskribu galduen bila' liburua aurkeztu du

Liburuak autobiografia eta kultur kritikak biltzen ditu. Lezoko historia urratsez urrats azalduko du 600 orrialdeetan.

oiartzungo udala aht plenoa alegazioa

AHTaren proiektuari jarritako helegitea aho batez onartu du plenoak

Tren azkarraren proiektua bertan behera uzteko eskatu dute, aho batez. Bestalde, gutxieneko pentsioa 1.080 euroan ezartzea eskatu dute.

Euskaraz bizitzea helburu behinena bihurtuta

Hamaika dira euskara lehen lerroan jartzea erabakitzen duten herritarrak, euskaraz bizitzea helburu bihurtuta. Batzuk ikasi, besteek hobetu, Ane Espina eta Pili Saez de Egilaz horren adibide dira.

2023ari 'agur' esateko eta 2024ari 'kaixo', ia 30 ekitaldi

Eguberrietako egitaraua aurkeztu du gaur udalak. Bertan ohiko osagaiak daude, tartean Euskal Liburu eta Disko Azoka.

Jordanetik Mediterraneo itsasorainoko Palestina askea aldarri

Fayez Badawi ekintzaile politikoak hitzaldia eman zuen astelehenean, Orereta Palestinarekin herri dinamikak antolatuta. Lepo bete zen Reina aretoa hura entzuteko.

Duintasuna: "Lotsagarria da Iztietako anbulatorioaren egoera"

Batzarrera deitu du pentsiodunen elkarteak astelehenean, Iztietako anbulatorioak bizi duen egoerarekin kezkatuta.

'Ametsetako lurra ereiten' jarriko dira

Giza Eskubideen Jardunaldien bederatzigarren ekitaldia egingo du udalak hilaren 9a eta 16a artean, 'Ametsetako lurra ereiten' lelopean.

nekazariak oporrak oiartzun

Nekazari eta abeltzainek oporrak hartzeko zerbitzua, martxan

Oiartzungo Udalak zerbitzu berria jarri du martxan: lehen sektoreko bajak eta oporraldiak ordezteko zein eskulan estra eskatzeko aukera. Sektore «derrigor» zaindu beharrekoa da udalarentzat.

a30 greba oiartzun

Bestelako zaintza ereduaren aldarria entzun da Garesen, Oionen... eta Oiartzunen

Mobilizazio eta ekitaldi andana egin dituzte greba feministari lotuta, zaintza eredu publiko-komunitarioa eskatzeko.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2023-12-01)

Gizonen futbol talde nagusiak Zarautzen bisita jasoko du bihar goizean. Emakumeek Nafarroan jokatuko dute, eta areto futbolekoek, Tolosan.

Inkesta, mugikortasunaren gaineko iritziak jasotzeko

Udalak herritarren mugikortasun ohiturak ezagutu, eta garraioarekin nahiz mugikortasunarekin harremana duten zerbitzu eta azpiegituren gaineko iritziak bildu nahi ditu.

Hildako palestinarren kontagailua txikitu dute

Orereta Palestinarekin herri dinamikak jarri zuen kontagailu hori. Gaur goizean txikituta azaldu da Pablo Iglesias kaleko edukiontzien ondoan.

[Erreportajea] Gazte taldeak, euskarari arnasa ematen

Gaur Oarsoarrak Sariak banatuko dituzte Oiartzungo Landetxen, 19:00etan. Kolektiboen atalean, Oarsoaldeko gazte talde euskaltzaleei egingo zaie aitortza euskararen alde egiten duten lanagatik.

Neska errugbilari gazteen topaketa igandean, Beraunen

Gipuzkoako Errugbi Federazioak, Oarsoaldeko Rugbyzaleak eta Txingudiko Rugby klubak antolatu dute elkarlanean topaketa hori.

lander garro

Teatro fisiko laborategia, Gabonetan berriro

Teatro fisiko laborategiko aurtengo ardatza narrazioa eta lengoaia zinematografikoa izango da. Lander Garro gonbidatu dute aurtengoan.

oiartzungo udala gazte batzarra 2023

Udalak eta gazteek bat egingo dute abenduaren 15ean

Udalak herriko gazteekin batzarra egingo du. Proiektua azaldu eta gazteen proposamenak eta ekarpenak jaso eta entzuteko.

tren berdea arditurri abenduak 8

Tren Berdean ibiltzeko gonbita, hilaren 8rako

Pagoaldea eta Arditurri lotuko ditu Tren Berdeak, abenduaren 8ko jai egunean. Prezio bereziak izango dituela jakinarazi dute.

hipolito berasategi

Hipolito Berasategiren hezurrak emango dizkiote Aranzadiri, gaur

2017an lau pertsonaren hezurrak aurkitu zituzten hilerrian, eta haietako bat identifikatu dute. Ekitaldia egingo dute gaur arratsaldean.

Valeriano Lecetaren horma irudia zaharberritu dute

Datorren urtean obra sortu zeneko 50. urteurrena beteko da, eta efemeridea baliatuta, udalak hainbat zaintza lan egin ditu.

Gehiago