2023/12/1

Aurrekontu proposamenari osoko emendakina aurkeztu dio PSE-EEk

Sozialistek, gainera, hamar emendakin ere aurkeztu dizkiote aurrekontu proposamenari; milioi bat eurokoak dira emendakin horiek.

'Gabon magikoak', magia eta musika uztartuko dituen ikuskizuna

Oraingoan ere, proposamen originala egin du EMKE Musika Bandak, eta magia eta musika uztartuko dituen emanaldia antolatu du hilaren 17rako.

ANTTON VALVERDE. Abeslaria.

[Elkarrizketa] “Nire bizitzaren doinua modu minorrean emango nuke”

Gaur jasoko du Oarsorrak Euskararen Saria, Oiartzungo Landetxen, 19:00etan. Ez du hizketaldirik prestatu. Haren adierazteko era pianoaren ondoan kantatzea baita, euskaraz.

Eihartze Aramendia Iparragirre

Herriaren aurrean jarriko da gaur Patri Urkizu

‘Eskribu galduen bila’ liburua aurkeztuko du lezoarren aurrean 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Sortzailearen autobiografia eta kultur kritikak jasota daude argitalpenean, besteak beste.

[Bideoak eta argazkiak] Zaintza iraultzeko nahia, Pasaian

Euripean, mobilizazio jendetsuak egin dituzte Antxon eta San Pedron Greba Feminista Orokorraren harira.

[Bideoa eta Argazkiak] Hasiera baino ez da

Dozenaka eta dozenaka lagunek hartu dute parte atzoko greba feminista orokorrean. Zaintza sistema publiko komunitarioa ezinbestekoa dela aldarrikatu dute.

IRATI LIZEAGA EIZALDE. Elhuyarreko kidea.

[Elkarrizketa] “Laneko zorua zein den jakiteko inbertsioak egin beharko lirateke”

Irati Lizeaga (Pasai Antxo, 1994) zientzia eta euskara uztartzen dituen Elhuyar fundazioko kide da. ‘Euskararen egoera Oarsoaldeko lan-munduan’ azterlana argitaratu du aurten.

[Bideoa eta argazkiak] Indar feministagatik, zaintza ziklo aldaketaren hasiera Lezon

Eragin nabarmena izan du Lezon atzoko Greba Feminista Orokorrak. Zaintza sistema publiko komunitarioa eskatu dute.

Bi urteko lanen ondoren, bihar, festa Ibai Ondon

Auzolanean egindako bi urteko berrikuntza lanen ondoren berriz ere zabalduko dute herrigintzari bideratutako eraikina.

Euskarazko katalogoa, euskal produktuen eskaintza sustatzeko

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak euskaraz dauden produktuak nabarmendu nahi ditu. Euskara Produktuen Katalogoa kaleratu dute.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak [2023-12-01]

Albiste barruan, Pasaiako futbol, areto futbol eta eskubaloi taldeen asteburuko norgehiagokak.

gwisseniko diwana

Haizeak diwan batean eragindako kalteak konpontzeko, diru bilketa

Gwinessiko diwanaren teilatua hondatu du Ciaran denboraleak. Txapak salduko ditu Oiartzun-Karaez senidetza batzordeak, hainbat tabernaren, ikastolaren eta euskaltegiaren bidez.

Gehiago