Haizeak diwan batean eragindako kalteak konpontzeko, diru bilketa

Gwinessiko diwanaren teilatua hondatu du Ciaran denboraleak. Txapak salduko ditu Oiartzun-Karaez senidetza batzordeak, hainbat tabernaren, ikastolaren eta euskaltegiaren bidez.

gwisseniko diwana Ciaran denboraleak teilatua kaltetu zuen.

Oiartzun-Karaez senidetza sareak elkartasunerako deia egin die oiartzuarrei. Izan ere, azaroaren 1 eta 2aren arteko gauean, Gwisseniko diwaneko eraikinaren teilatuak eta markoak ezin izan zituzten jasan 190 kilometro orduko haize boladak. Eskolak bretoi hutsean ematen duten eskolako ikasgelak eta administrazio bulego guztiak erabiltezinak dira geroztik.

Haurtzaro Ikastolak, AEK-k eta Oiartzun-Karaez komiteak kanpaina ekonomiko bat abiatuko dute, biltzen den dirua Gwiseniko diwanak jasan dituen kalteak konpontzeko.

Txapak sortu ditu taldeak, eta laster jarriko dituzte eskuragarri, aipatutako ikastetxe eta euskaltegian zein herriko hainbat tabernatan. Bilduko duten dirua Bretainiako ikastetxeko teilatua konpontzera bideratuko dute.

Senidetza batzordeak gogorarazi du harremana estua dutela Haurtzarok eta Gwiseniko diwanak: “Oiartzungo Ikastolako ikasleak azkeneko hamarkadan elkartrukeak egiten dituzte bertako familiekin, horrek gure seme-alabentzat dakarren esperientziarekin; Bretainiako herrialdea ezagutu aparte, bertako kultura eta hizkuntza ezagutzeko aukera daukate”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.