Neska errugbilari gazteen topaketa igandean, Beraunen

Gipuzkoako Errugbi Federazioak, Oarsoaldeko Rugbyzaleak eta Txingudiko Rugby klubak antolatu dute elkarlanean topaketa hori.

Gipuzkoa eta Nafarroako selekzio gazteen arteko partida. Argazkia: Paulo Couto

Neska errugbilari gazteen topaketa egingo dute Beraunen igandean 10:00etatik aurrera. Mikel Odriozola estadioan izango da hori. Gipuzkoako Errugbi federazioa, Oarsoaldeko Rugbyzaleak eta Txingudiko Rugby klubak antolatu dute elkarlanean topaketa.

Helburua da neska gazteen artean errugbia sustatzea eta dagoeneko aritzen direnei teknifikazio saioen bidez laguntzea. Entrenamendua ikusi nahi duen orok izango du sartzeko aukera. Horrekin batera, futbol zazpiko zelaian errugbi joko ezberdinak eskainiko dituzte kirol hori ezagutu nahi duten haur zein gaztetxoei begira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.