Jostailuak biltzeko kanpaina jarri du martxan Gurutze Gorriak
Igandean abiatuko du Gurutze Gorriak jostailuak biltzeko kanpaina.

Errenteriako Gurutze Gorriak jostailuak biltzeko kanpaina abiatuko du igandean “Oiartzun, Lezo eta errenteriako familia bat ere oparirik gabe gera ez dadin”. Esterinatu gabe dauden jostailuak jasoko dituzte uratrrilaren 2ra arte, eta horretara deitu dituzte familiak, ekarpena egin dezaten. “Jostailuak, ez sexistak eta ez gerrazaleak izan behar dute, eta Iztieta auzoan dugun egoitzara edota honako komertzioetara eraman ditzakete guk ondoren jaso eta banatzeko zaurgarrien diren familien artean”, azaldu dute.
Kanpainarekin bat egin duten komertzio eta eragileak honakoak: Noski! Liburudenda, Kromosoma Tailerra, Centro de Rehabilitación Beraun, Alimentación Beraun, Hogar Luisma, Ferretería El Candao, MC peluquería, Supermercado Aita Donostia, All Sport, Ikusi-Makusi, Petit Caprice, Bar la Soci, Iparsat Telecomunicaciones, Inmobiliaria Gobantes eta Koro Oinetakoak. Esker ona azaldu du Gurutze Gorriak: “Gainerako erakunde eta laguntzaileei ere eskerrak eman nahi dizkiegu; horietako batzuk ohikoak direnak. Hala nola: ABB Niessen, Alcampo, Errenteriako PSE-EE, Carrefour eta Donostiako Bed4U Hotelak”.
Igandean bertan zabalduko dute kanpaina Gernika Plazan antolatu duten jolas jardunaldiaren bidez. 10:00etatik 14:00etara izango da eta parte hartzera deitu dituzte herritar guztiak, “hurbiltzen direnek kaleko jolasez eta etxeko txikienei zuzendutako hainbat ekintzez gozatu ahalko dute”.
Gainera, Gurutze Gorriaren proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute, “baita jokoek haurraren garapenerako duten garrantzia ulertzeko ere”.
Eguraldi txarra egingo balu, Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastokira lekualdatuko dute.