Arbela tailerra urtea ondo amaitzeko

Gabonen marrazkiak tratatuz, egurrean egokituta moztuz, lixatu eta margotuz egurrezko arbela bat egingo dute parte hartzaileek.

Hilaren 27an, asteazkenean, 11:00etan, arbela tailerra antolatu du Lekuona Fabrikak. Kromosoma tailerreko Eva Diaz de Islak emango du tailerra. Berak, marrazki batzuk eramango ditu, eta, ondoren, parte-hartzaileak egurrera pasako dute. Hautatutako silueta zerra elektrikoaren moztu, lixatu eta margotu dute. Finean, egurrezko arbela bat egiten amaituko dute saioa. 9-11 urte bitarteko haurrentzako bideratuta dago. Gonbidapenak Lekuona Fabrikan edo webgunean hartu daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.