Rosita Garcia Lizarragak 100 urte bete ditu

Lezoarra zoriontzera gerturatu dira Mikel Arruti Lezoko alkatea, eta Miren Ormazabal zinegotzia. Berriketan aritu dira.

Erraz esaten da 100, baina badira urte batzuk, bai. Horiek bete zituen atzokoan Rosita Garcia Lizarragak. Zorionak Rosita!

Mikel Arruti Lezoko alkatea eta Miren Ormazabal zinegotzia zoriontzera gerturatu zitzaizkion, lore sorta batekin. Sasoi ederrean berriketan aritu ziren iraganaz, gaur egungo egoeraz, eta baita etorkizunaz ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.