abaraxka

Haur eta gazteentzako eskaintza zabala izango da Eguberritan

Abaraxka ludoteka, alde batetik, eta Topalekua, bestetik, oporretan daudenentzako erreferentzia izango dira.

plenoa oiartzun abendua 2023 kronika

2024rako aurrekontuak onartu ditu Oiartzungo udalbatzak

EAJren kontrako botoarekin aurrera atera da 21.267.244 euroko aurrekontua. Beste hainbat gai ere aztertu dituzte urteko azkeneko plenoan.

Errenteria-Oreretak badu Gabon espiritua

Gabon giroa nabaria da Errenteria-Oreretako kaleetan. Eguberrietan, argiztapen berezia, musika eta karriloia jarriko dute, besteak beste.

'Zirku Musikala', Bizitu proiektuaren urteko azkena

Landarbaso Abesbatzaren 'Zirku Musikala' eskainiko du Bizitu proiektuak larunbatean, 12:00etan, Niessen auditorioan.

Errenteria Familia Lagunak bigarren topaketa egin du

Sukaldean ibiltzeko geratu dira oraingo honetan 'Arditurri' auzko elkartean. Hainbat jatorrietako errezetak ezagutu eta dastatu dituzte.

Trafiko-mozketak Gabonetan

Eguberri bezperan, urte zahar egunean eta errege egunaren bezperan trafiko-mozketak egongo dira. Aparkatzeko baimenak eman dituzte Udaletik.

Trintxerpeko behin-behineko aparkalekuetarako egoiliar txartela eskatzeko epea, zabalik

Zirizan, Aranederren eta Hospitalillon egokitu dituzte behin-behineko aparkalekuak. Otsailaren 1etik, egoiliar txartela beharko da horiek erabiltzeko.

Eraso matxisten kontra, tinko

Asteburuan hiru eraso matxista izan dira herrian. Horiei aurre egiteko elkarretaratzea egin zuten atzo Niessenen.

Rosita Garcia Lizarragak 100 urte bete ditu

Lezoarra zoriontzera gerturatu dira Mikel Arruti Lezoko alkatea, eta Miren Ormazabal zinegotzia. Berriketan aritu dira.

Ipuin saio musikatua gaur arratsaldean

Maider Alcelay eta Igor Salak gidatuta literatura arratsaldea Lekuona Fabrikan, familian eta familiaz gozatzeko plana.

Liburu eta Disko azoka, bihar arte zabalik

Gaur (ostirala) goizean eta arratsaldean zabalduko ditu ateak azokak. Bihar, berriz, goizean bakarrik.

elizalde gabon kantak 2023

Elizaldeko hezkuntza-komunitatea kantura aterako da igandean

Goizean goiz, hezkuntza-komunitateko familiak eta langileak abestera aterako dira. Eguerdirako herritarrentzako hamaiketakoa prestatu dute.

San Tomas Egunaren euripean, elkartasun argazkia

Mikelazulon bildu dira herritarrak, Sareren eskariz, preso, iheslari eta deportatuenganako elkartasun argazkia egitera.

atez ate

Hondakinak ateratzeko ordutegia luzatuko da bi gautan

Gabon gauean zein Urte Zaharrekoan ordutegia luzatuko dutela jakinarazi du udalak, data bereziak direlako.

abb ring motors oiartzun babesa

ABB Ring Motorseko langileei babesa adierazi diete Niessengoek

Trapagarango enpresaren egoera ona den arren, bost langile kaleratu izana salatu dute. Ikatza utzi dute enpresaren Eguberrietako zuhaitzean.

[Bideoa] Hibaikaren esker mezua, eta 2024rako desioa

Zaleei eta laguntzaileei eskerrak emateko, eta 2024rako duten asmoen berri emateko Eguberrietako bideoa egin du arraun elkarteak.

Gabon Egun oparoa Trintxerpen

13:00etan kontzertua emango du Illunbe Bandak Azokan, eta arratsaldean Olentzeroren etorrera izango da.

Ereintzaren Olentzero, prest

Gabon Eguneko 18:15ean aterako da herriko elkartearen Olentzero. 20:00ak aldera bukatuko dute bidea, Herriko Plazan.

Gamon ikastetxean elikagaiak biltzen ari dira, Zaporeak-entzako

Datorren ostiralera arte jasoko dituzte hondatzen ez diren janariak. Lesbosen dauden errefuxiatuei bideratuko dizkiete jakiak.

Gehiago