Elizaldeko hezkuntza-komunitatea kantura aterako da igandean

Goizean goiz, hezkuntza-komunitateko familiak eta langileak abestera aterako dira. Eguerdirako herritarrentzako hamaiketakoa prestatu dute.

elizalde gabon kantak 2023 Plazan bukatuko da kalejira, hamaiketakoarekin.

Elizalde hezkuntza-komunitatea, urtero bezala, kantura aterako da hilaren 24ko goizean. Baserritarrez jantzi, eta zita jarri dute 10:30ean, ikastetxeko patioan.

Kalejira egingo dute inguruko kaleetatik, 12:00etan plaza iristeko. Zinegotziek harrera egingo diete udaletxean, eta azkeneko kantak elkarrekin abestuko dituzte. Goxokien saria ere izango dute ikasleek.

“Goizean gabon kantak abestera ateratzeko luzapena egiten diegu Elizalde hezkuntza-komunitateko haur eta guraso eta irakasleez gain beste herri edo ikastetxe batean ikasten duten horiei ere”, adierazi du ikastetxeko guraso elkarteak.

Harrera bukatzen dituztenean, hamaiketakoa antolatu dute. Guraso elkarteak gogorarazi duenez, hamaiketako hori ez da Elizaldeko, haur, nerabe eta familientzako bakarrik. Herritar guztientzako izango da. Horregatik, herritar guztiak gonbidatu dituzte hamaiketakoarekin gozatzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.