Gabon Egun oparoa Trintxerpen

13:00etan kontzertua emango du Illunbe Bandak Azokan, eta arratsaldean Olentzeroren etorrera izango da.

Igandea Gabon Eguna da. Jaieguna oparo prestatu dute Trintxerpen. Lehenik eta behin, 13:00etan, Illunbe Musika Bandak kontzertua emango du Azokan. Arratsaldean iritsiko da Olentzero barrutira.

Olentzerok 17:15etik 18:45era jasoko ditu eskutitzak Gernika plazan. Harekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute hala nahi dutenek. 19:00etan hasiko da, ordea, Olentzeroren desfilea barrutitik: Gernika plazan hasi, eta Serafin Esnaola plazara arteko bidea egingo du segizioak barrutiko hainbat kale zeharkatuz. “Zain egongo gara!”, esan dute antolatzaileek, hau da, Trintxerpeko Jai Batzordeak eta Pasaia Musikalek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.