Eraso matxisten kontra, tinko
Asteburuan hiru eraso matxista izan dira herrian. Horiei aurre egiteko elkarretaratzea egin zuten atzo Niessenen.
Joan den asteburuan hiru eraso matxista izan ziren Errenteria-Oreretan. Herriko mugimendu feminista berriz ere kalera atera da horiek salatzeko, eta ez herrian ez inon ez dutela lekurik aldarrikatzeko. Xabier Olaskoaga plazaren atarian elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean, dozenaka herritarren babespean.
Aski da, erasorik ez! lelodun pankarta izan zuen buru mobilizazioak. Asteburukoak bezalako emakumeen kontrako erasoak nahiz beste guztiak salatzera tinko aterako direla adierazi zuten mugimendu feministako kideek.
